Iñaki Friera Urbistondo Atzera
2010-01-08
Korapiloak (des)lotzen
Testua irakurri
Gai sozialak ditu gogoko idazle barakaldarrak. Haur literatura landu duenean eguneroko egoerei lotu da, eta helduentzako argitaratu dituen bi nobeletan ere bide berari eutsi dio. Aurrekoan (Lehorreko paterak, Susa, 2001) Mendebaldeko herrietara pateraz datozenen errealitate gordina islatu nahi izan zuen. Oraingoan, berriz, emakumeen kontrako bortizkeria hartu du gaitzat, kalean eta komunikabideetan puri-purian dagoena.
Zaila gertatu ei zitzaion nobelarako ahotsa aurkitzea, izan ere, hain auzi sentibera ez baita samurra kanpotik jorratzea. Bere lanagatik, tratu txarrak jasan dituzten hainbat emakumeren testigantzak entzun ditu Frierak, eta horietakoren baten ahotik egitea pentsatu zuen hasiera batean. Gero, ordea, ikertzaile lana betetzen duen kazetari baten eskutik topatu zuen bidea. Beraz, guri heldu zaiguna genero beltzeko eleberri bat da.
Narratzailea aldizkari batean lan egiten duen berriemailea da. Egunerokotasuna duen gai bati buruz artikulu sakona idazteko enkargua eman dio zuzendariak. Aldi berean, zenbait gertaera arraro eta nahasi gertatzen zaizkio, hala nola ustez tratu txarrak pairatu dituen pertsona bat ezagutzea edota gizon bat emakume bat jipoitzen erakusten duen bideoa erredakzioan jasotzea. Hemendik aurrera kazetari lan grinatsua eta sentipen pertsonalak uztartzen joango dira. Halaber, generoari dagozkion misterio, ustekabe, korapilo eta antzekoak agertuko dira.
Nobela aurrera eramateko orduan bi plano desberdin erabili ditu idazleak. Alde batetik istorioa bera dago, kazetariaren ahotik jakinez goazena, bere kontakizuna. Bestetik, zerikusia duten hainbat pertsonaien (ahizpa, aita, idazkaria, psikologoa, etab.) adierazpenak daude, istorio nagusian tartekatuta azaltzen direnak. Modu honetan, narrazioko korapiloak nola askatzen diren ikusiko du irakurleak bi hariei tira eginez.
Nire iritzian liburuko gauzarik aipagarriena, emakumeen aurkako tratu txarren inguruan ematen den informazioa da. Beste inolako argumenturik nahastu gabe, horretan jartzen du autoreak indar guztia. Nabari da gaia menperatzen duela. Indarkeria jasaten duen Sofia (liburuan zehar agertzen den pertsona izen propio bakarra) da biktima nagusia, baina gehiago ere badaude: familia, adiskideak, laguntzeko prest dituenak… Mediku eta erizainen lana aipatzen da, psikologoen funtzioa, bortizkeria mota honen kontrako elkarteen garrantzia eta erasotzaileen pentsaera. Zalantzarik gabe, Sofia eta bikotekidearen arteko erlazioen modukoen ezaugarriak jakiteko baliagarria irizten diot. Baten jeloskortasuna, posesibotasuna edota esklusibotasuna. Bestearen mendekotasun psikologikoa. Egongo dira bestelako kasuak, baina hau behintzat ongi azalduta dago.
Hau guztia esanik, nobela honek hotz xamar utzi nau. Ez da luzea eta erraz irakurtzen da, korapiloetan galtzeko arriskurik ez dago, baina thriller on bat izateko gehiago eskatu behar zaio. Kazetaria arazoari lotzeko erabiltzen den modua ahul antzekoa iruditu zait. Baita idazkariarekin edo Sofiaren aitarekin topatzen den lehen aldietan, kazetariak berak erakusten duen jarrera ezbaitia ere. Bestalde, Sofiarenaz gain beste izenik ez agertzeak argi erakusten du Frierak biktima nagusiaren gainean foku berezia jarri nahi izan duela. Gustu kontua izango da, baina nik gainerakoen izenen hutsunea nabaritu dut.
Aldekoak eta aurkakoak kontuan izanik, betiko moduan irakurleak erabaki beza.

2009
Zureak egin du
Susa
2005
Trianoko gau gorriak
Ibaizabal
2002
Ahots isilduaren bahiketa
Ibaizabal
2001
Lehorreko Paterak
Susa
2001
Lehorreko paterak
Testua irakurri
Egunak berdin samarrak ziren gela ilun haietan metatzen ziren gizonentzat. Esnatu eta banan-banan hurreratzen ziren sukaldean zegoen iturri bakarrera, musua, garondoa eta besapeak freskatzera. Jarraian, lurrean piztutako suan berotzen zuten kanpotik ekarririko esnea, eta kafe hautsak nahasten zituzten, nor bere gelako txokora atzera itzultzeko. Kafesnea hartuta ostera murgiltzen ziren euren gogo bakartuetan, euren artekoa eskasa baitzen.
Batzuetan baten bat saiatzen zen isiltasun nekagarri hura jaioterriko istorioez edota kontakizunez orrazten. Beste batzuetan, Europara ezkero zeuzkaten asmoak agertzen zituzten besteen aurrean, xuxurlaka izan arren. Azkenean, hala ere, ohiko mutualdia nagusitzen zen, eta berriz etortzen ziren beren artera.
Abdurahman ez zen Ahmed animatzen saiatu. Bere ondoan jesartzen zen, bai ontzietako saltxitxak jateko bai kafesne berotu berria edateko bai eta lo egiteko ere; gero, baina, besteen artean bilatzen zuen hizketaldi iheslaria, espetxe moduko hartatik minutu batzuetarako aterako zituena.
Eta horrelaxe igarotzen ziren egunak eta gauak, etxea uzteko agindua heldu zen arte:
Jaikitzeko manatu zien Azizek, gelaz gela:
- Laster kamioi bat izango duzue atari aurrean. Prest egon behar duzue eta zaratarik egin gabe igo, hondartzaraino eramango zaituzte eta. Iritsitakoan zain egon beharko duzue, ezkutaturik eta isilik, patera heldu arte. Kamioira igo aurretik eman beharko didazue dirua!
Ostatuan bilduriko hogeita lau gizonak artegaturik mugitzen hasi ziren, pozaren eta beldurraren arteko lerro mehean nahasturik. Zikin zeuden, ostatuko ur hotza ez baitzen aski denontzat eta, gainera, aspaldian amaitu ziren Abdurahmanek eta Ahmedek ekarririko xaboiak. Bizarra egiteari ere aspaldian utzi zioten zer kendu bazeukatenek.
Gainean zeramatzaten jantziak zikin eta zimurturik zeuden: ez zituzten inoiz prakak eranzten eta alkandorak buru azpian ipintzen zituzten, burkoak bailiran. Eta berdin soinean zeramaten guztia.
Banan-banan irten ziren ostatutik, lotutako dirua Azizi emanda. Atartean gelditu ziren, eskaileraren ondoan makurturik, kaleko ilargitik babesturik. Berehala entzun zuten kale artean zetorren kamioiaren motorra. Ate zaharraren aurrean geratu eta gizon bat jaitsi zen: Jalal.
«Barrura, barrura!» oihukatu zien animaliak bailiran bultzaka zihoazen gizon lohitu haiei.
Jalalek kamioiaren atzealdeko oihala beheratu zuen, barruan isilik eta berak bi kolpe eman arte egon behar zutela jakinarazi eta gero. Kamioia berriro abiatu zen, Príncipe Alfonso auzoa apurka atzean utzita. Handik gutxira Benítez hondartzara iritsi ziren. Tentu handiz hurreratu zuen kamioia bide bazterrera, motorra gelditu eta ingurua aztertuta. Bidetik metro batzuetara olatuek eragindako hotsa entzun zitekeen, besterik ez. Orduan eskua kristalik gabeko leihotik atera eta bi kolpe jo zituen atzeko atoiaren burdin xaflan. Segidan, Jalalek egindako seinaleari erantzunez, kamioiaren atzealdeko oihala jaso eta arrapaladan irten ziren.
Jalal ez zen begira egon, azkeneko gizonak oinak lurrean ipini bezain laster eskuko galga kendu eta kamioiari bidean aurrera joaten utzi zion, argiak eta motorra piztu barik joan ere.
Hogeita lau gizonek lasterka zeharkatu zuten hondartza, uhaitzetan aterpetu arte, uzkurturik, arrokarekin bat eginda, handik hur zabaltzen zen itsasotik begiak urrundu ezinik. Ezin zuten sinetsi: ametsa egia bilakatzeko zorian zegoen! Gizon haien gogotik hondartzara heldu arteko egunak igaro ziren, arineketan, bihotzeko taupadekin lehian bezala.
Ahmedek atsekabez gogoratu zuen Ceutako ostatu txiki hartan emandako hilabetea, ostatuko leihotik begira desio zuen Europa ikusi, usaindu, sentiarazi zion hilabetea. Hilabete luzea itxaropenari deika, otoizka, lanabes zaharrak bezala pilaturik, lastamarrega bakanetan txandaka lo, patera prest zegoela jakinarazi zieten arte.
Hilabete luze bat, eta akaso zer edo zer gehiago ere, nork bere bidea eginda bisitariak «Bienvenidos» hotz batez agurtzen zituen hiri ezezagun hartara heldu zirenetik. Hilabete luze bat, eta akaso zer edo zer gehiago ere, Ceutako kale estuetan noraezean, ezagutzen ez zuten salbatzailearen bila jira eta bira hasi zirenetik; harik eta desio zuten ahotsak laguntzeko hitzak xuxurlatu zizkien arte.
Hilabete luze bat, eta akaso zer edo zer gehiago ere, Ceutara zama berezia zeraman kamioi batek heldu behar zuela esan zieten arte. Hilabete... eta beste bi aste gehiago ere, zeruari beha, levante beldurgarria baretu eta itsasoratzeko baldintza egokiak noiz helduko zain. Harik eta, goizalde hartan, ilbeherak lagun, Jalalen kamioi zaharrak ostaturaino zihoan bide estua egin eta bertako atarian jaso zituen arte.
Bat-batean argi indartsu batek eten zituen Ahmeden pentsamenduak:
- Geldi hor! Polizia! Geldi!
Hogeita lau gizonek arrapataka alde egin zuten, hondartzan barrena zetozen poliziengandik ihes egin nahian. Izan ere, iheslari berriro ere esperantzabako haiek ez ziren levantea noiz baretuko zain izan ziren bakarrak, Ceutako poliziek ondo baino hobeto baitzekiten barealdi hark aukera ederra izan behar zuela Gibraltarko itsasartea zeharkatu nahi zuten atunentzat.
Poliziak gizon guztiz gehienak harrapatu zituen. Aurpegiek etsipena erakusten zuten: ahul, zaurgarri, menpeko. Izututa zeuden, erreka jota. Dardarka... hotza eta beldurra kausa. Eskura izan zuten ametsa, ordu batzuetara, eta ezin.
Lurrean jesarrita, poliziaren ibilgailuen zain, praketako beheko aldea blai zeukatelarik, mindura handian murgildu ziren atxiloturiko iheslariok. Polizia batengana hurbildu zen haietariko bat:
- Ez dugu ezer txarrik egin. Gainera, ez dugu Espainian gelditzeko asmorik, Italiara joango gara eta. Hantxe baditut lehengusuak, automobila erosi dute eta jantzi eta diru piloa erabiltzen dute. Ondo biziko gara. Ezin etxera naiteke, etxeko azken gaztea naiz eta, beste guztiak aspaldian irten ziren Marokotik. Ez dugu ezer txarrik egin -eta atzera ere, hortzek dardara egiten ziotela, erregutu zion ondoan zuen polizia menderaezinari.
Abdurahman ere dardarka zegoen. Bere baitan bildurik, begirada lurreko harean ezkutatu nahi zuen, bere gauzak zeramatzan plastikozko poltsa txiki bati indarrez heltzen ziola. Bera zen poltsarik zeraman bakarra: gainerakoek soinean zeramatenarekin igaro nahi izan zuten itsasartea, oinetakoekin, alkandora, jaka eta prakekin. Bai eta Europan zain zeukaten lagunaren telefonoa idatzi zuten papertxoarekin ere.
- Zelan da posible? -esan zuen bere artean, bare, lagun eta itsasoratzeko ezin hobea zirudien itsasoari begiratzen zion bitartean-. Nola liteke? Isil-isilik geunden, hormigoizko harritzarron atzean ezkuturik...
«Zergatik atxilotzen gaituzue, ez dugu ezer txarrik egin, Italiara gindoazen eta...» errepikatzen zieten behin eta berriro ibilgailuetarantz bultzatzen zituzten poliziei. Marokoar gehienak herrenka zihoazen, oztopoka, minutu batzuetan aterpe eman zieten hormigoizko harritzarren ertzek hankak zauritu eta ebaki baitzizkieten.

1998
Aska itzazue pottokak
(batuaz) Ibaizabal
1998
Non bizi da bildur?
(batuaz) Ibaizabal
1996
Izaroko altxorra
(batuaz) Ibaizabal
1996
Izaroko altxorra
(bizkaieraz) Ibaizabal
12/2017
Trianoko gau gorriak, bizkaieraz
Editorial Ibaizabal
12/1996
Izaroko altxorra (vizcaíno)
Editorial Ibaizabal
11/2004
Izaroko altxorra (batua)
Editorial Ibaizabal
11/1998
Aska itzazue pottokad (batua)
Editorial Ibaizabal
11/1998
Askatu eizvez pottokak (vizcaíno)
Editorial Ibaizabal
04/2006
Aska itzazue pottokak!
Editorial Ibaizabal
01/2010
Askatu eizuez pottokak!
Editorial Ibaizabal
-
L'entraineteur de football
Debako Euskara eta kirol zerbitzuek