Ibon Sarasola Errazkin Sormen-lanak
Donostia, 1946. Hizkuntzalaria eta idazlea. Lur argitaletxearen sortzaile eta bultzatzailea izan zen 1969-73 urteen bitartean. Literaturari buruzko lanak idatzi ditu, hala nola, Euskal Literaturaren historia, 1971), halaber, poesia idatzi du Poemagintza (1969)eta narraziogintzari ere heldu dio: Jon eta Ane zigarro bat erretzen. Honez gain, Euskara batuaren ajeak argitaratu zuen 1997an. Halaber, Hauta-lanerako Euskal Hiztegia moduko hiztegiak landu ditu. Euskaltzain osoa da 1988 urteaz geroztik. Akademian, Orotariko Euskal Hiztegia lanaren arduraduna da Koldo Mitxelena hil zenetik. 2005ean Zehazki hiztegia kaleratu zuen.