Gorka Azkarate Atzera
Testua irakurri
Azaroan, San Martinetan, jaiak ospatu ohi dira urtero izen bereko herriko auzunean. Zazpi urte nituela, gurasoen eskutik hurbildu nintzen igande goizez auzune horretara, bazkal aurreko osteratxoa egin asmoz. Herriko jai nagusietan ez bezala, San Martin auzuneko jaietan ez zegoen autotxokerik, ezta tiropitxoirik ere. Urdaiazpikoak, gaztak, ardo botilak eta horrelako sari ezberdinak banatzen zituen tonbolatxo bat baino ez.
Aitaren eskutik nindoala, azalik gabeko hamar enbor zati zenbatu nituen, lurrean etzanak, auzuneko eliza atariko plazatxoan. Auzokideak mezatik irtetearekin batera, goitik behera zuriz jantziriko gizon sendo bi agertu ziren plazaren erdira, aizkora bana eskuan. Bakoitza enbor baten gainera igo, aizkora zerura jaso eta gizon ile-zuri batek txistua jo zuenean, indar guztiz aizkoraz egurra zartatzeari ekin zioten. Makurtu eta eskuetan hartu nuen nire oinen pareraino heldu zen ezpal zatitxo bat. Usaindu egin nuen. Ederra zen egur zati moztu berri hark zuen usaina.
Txalo egin genuen gogoz aizkolariek euren lehia amaitu zutenean. Hiruzpalau kolperen aldeak erabaki zuen nor zen garailea. Jarraian, ebakitako egurrak plazaren ertzeruntz baztertu eta erratzaz egur ezpalez estaliriko lurra pixka bat garbitu ostean, adar kiribildu ikaragarridun ahari bi jarri zituzten parez-pare plazaren erdian. Apur bat beldurtu nintzen ahariak nigandik hain gertu ikusi nituenean. Besoez aitaren hanka besarkatu eta bere atzealdean ezkutatu nintzen, nere ezkutalekutxotik aharien mugimenduak jarraitzeko lepoa luzatuz.
Begiak ixten nituen ahari bien kopetek elkarren aurka talka egin eta plaza osora konk hots lehorra hedatzen zen bakoitzean. Hiruzpalau kolperen ondoren, eskua kopetara eraman nuen, ahariek ezezik neronek ere minduta nuelakoan.
Bitartean, trikitilariek jo eta su ziharduten taula gainean. Pieza bat bukatu orduko, hurrengoari ekin. Bikote nekaezina zen hura, antza. Halako batean, ahari jokoa amaitutzat eman zutenean, trikiti doinua ere isildu egin zen eta gizon bi igo ziren taula gainera. Bizarduna zen lehena, ile eta bizar zuriduna, eta betaurrekoak zeramatzan. Bestea, aldiz, txiki xamarra zen. Bizar zuridunak bizkar atzean zeuzkan eskuak, gurutzaturik, eta txikiak praketako poltsikoetan aurkitu zuen eskuentzat gordeleku egokia. Bizar zuriduna hasi zen kantuan.
Bertsolariak ziren.