youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz

Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz Sormen-lanak

Iruñea, 1967. Gazte denboran itzultzaile eta irakasle lanetan ibili zen hainbat urtez, 2007an udal hauteskundeetara aurkeztea erabaki zuen arte. Pausoa eman ondoren, Berriozar, bere herriko auzapez izendatu zuten. Horrek Nafarroako politikagintzan buru-belarri sartzea ekarri zion. Hamalau urtez aritu zen geroztik tokiko res publica antolatzeko ahaleginean, eta zeharkatutako ibilaldiak Nafarroako politikagintzari buruzko ikuspegi zabal bezain sakona erakutsi zion. Alkate, Legebiltzarreko Parlamentari eta Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia izan dira urte horietan zehar bete dituen ardura instituzionalak; hainbat urtez, Nafarroako Aralar alderdiko koordinatzaile ardurarekin eta beste barne kargu batzuekin partekatuak. Kargu orotan buru-belarri konprometitua, herrigintzaren eskutik gozatu eta sufritu du, politika pasioaz biziz betiere. 2023an, dagoeneko politika utzita eta, ogibidez, euskara teknikari lanean, bere lehen eleberria argitaratu zuen, ez, ordea, bere lehen liburua, aldez aurretik saiakera pare bat eta artikulu multzoa zituelako argitaratua. Hala ere, “Ura ez baita beti gardena”, beltz generoko idazlana, bere obra ezagunena bihurtu da berehala, 2023an bertan jasotako Irun Sariari esker. Egileak dioenez, lan horrek lagundu dio “politikagintzatik urruntzen. Idaztea bizitzaren zauriak sendatzeko terapia hoberenetarikoa baita”.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila