youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Erramun  Osa Ibarloza

Erramun Osa Ibarloza Sormen-lanak

Zizurkilen (Gipuzkoa) jaioa 1964ko abuztuaren 22an. Euskara irakaslea. AEKko Bizkaiko arduraduna izan zen 1991-2001 aldian. Ondoren, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko hizkuntza ardura hartu zuen. 2008an Eusko Jaurlaritzako HIzkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria izendatua izan zen. 2009-2010 aldian, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioan, irakaskuntzarako material digitalen Itsasargia atariaren egitasmoaren zuzendaria izan zen. 2011z geroztik, EUskaltzaindiko idazkariordea eta euskaltzain urgazlea, 2013tik. Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kidea 1995-2007, idazkaria 2008-2009 eta 2017tik aurrera.

Euskarazko hedabideetako ohiko kolaboratzailea, ehunka artikulu idatzi ditu. Bestalde, Argia, Karmel, Bat, Euskera eta Hermes aldizkarietan hainbat artikulu idatzi ditu euskararen bilakaeraz, soziolinguistikaz eta abar.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu baseak, guztira berak sorturiko 140 lan baino gehiago erakusten ditu. DIALNETek aldizkari espezializatuetan argitara emaniko 17 artikulu jasotzen ditu.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila