Eider Rodriguez Martin

Eider Rodriguez Martin Atzera

2017
Bihotz Handiegia
Susa
2017
Santa Familia
Ikastolen Elkartea
2016
Korrespondentziak/Correspondencias. Eider Rodriguez-Belen Gopegi
Erein
2014
Itsasoa da bide bakarra
Ultriusque Vasconiae
2010
Katu jendea
Elkar
2008-02-25
Haragiaren komunikazioa
Komunikazio sistemak ugariak dira. Liburu batean berriki irakurri dut badirela bi behintzat oso garbi agertzen direnak. Lehena zuzena litzateke, eta bere komunikazio ardatz gisa kontrakoen oposaketa erabiliko luke; guztiz logikoa da, eta estrukturalismoak askotan erabili duen oposaketan oinarritzen da; guztia garbia da, eta honen edo bestearen artean aukeratzera bultzatzen du. Bigarrena espirala da, kiribildua da komunikazioa, ez hain garbia, itzuli-mintzuli heltzen zaigu, ez da zuzena, zerbait jarri behar du irakurleak.
Bigarren sistema honi erantzuten dio Eider Rodriguezek (Errenteria, 1977) idatzi duen Haragia liburuak. Hamabi ipuinetan, pertsonaien sentimen munduan barna jira egitea proposatzen du idazleak. Liburua irakurtzen nuen artean, Kirmen Uribe etorri zait burura, zeren, azken batean, haragia komunikazio bidea baita; materia materiarik eza bihurturik dago liburuan. Eta pertsonaiek esaten ez dutena gorputzaren, haragiaren bidez adierazten dute.

Zenbat ahotsik gabeko komunikazio ote dagoen liburu honetan? Zenbat esan nahi isilik emanak? Zenbat esan gabe ere oso ongi ulertzen direnak? Zerbait egin, ordea, eta dena azaltzen da, Hirugarren oparia deituriko ipuinena bezala: alabak bola txinarrak oparitzen dizkio amari, eta honek gizonezkoen mikromundu txikian duen ezinegon guztia agerian geratzen da.

Haragia, azken batean muga da. Izanaren eta esanaren artekoa, identitatearen eta kanpoko munduaren artekoa. Horregatik, pertsonaia hauek mugan bizi dira. Haragia deituriko ipuinaren protagonistak ez du egindako ekintza nagusia gogoan itsatsita eramango.

Ertzaren, mugaren indarra garbian uzteko Eider Rodriguezek isiltasunari nagusitasuna eman dio. Bere idazkera elipsiaren idazkera da. Pertsonaiek izena besterik ez dute, baina estiloan kenduaren kenduaz geratzen den sentsazioak biluztasunaren zirrara ekartzen du. Irakurleak gauza bera egin beharko du, eta bera aldetik jarri, ipuinen mingostasun tragikoa ulertzeko (Erle begiak, T'est trés belle, Nahiago nuke gezurrik ez esan).

Haragia. Eider Rodriguez. Susa. Zarautz, 2007. 155 orr.
2008-01-08
Haragia
Mikel Ayerbe / Berria, 2008-01-08

Idazlearen erronka nagusia estilo propio bat lortzea dela entzun izan dut sarritan. Liburu batek estilo bat izan dezake eta hurrengoak beste bat (edo antzekoa), baina azpian nagusitzen den idazlearen ahotsak estilo propioa badu, orduan benetako idazle baten aurrean omen gaude. Eta hori sentitu du Haragia-ren irakurle honek, idazleak baduela idazteko modu propio bat. Liburu honetan ipuin bikainak daude, antologikoak, erabat iradokitzaileak (liburuaren izenburua eta azala bezala, bestalde).
2008-01
Haragia
Haragia M. Egimendi / Aizu!, 2008-01

Giza harremanak, euren bizitzan aurrera edo atzera egiteko momentuan eta atakan aurkitzen diren pertsonaiak, egoera gogorrak, ohikoak izan daitezkeenak batzuk, erabat surrealistak besteak. Ezagutzen al du inork, akaso, arrazoi jakinik gabe nork bere buruaz beste egiten laguntzeko zerbitzurik? Bada, hemen badago aukera hori profitatu eta ondo ordaintzeko prest dagoen emakumea; baita zerbitzu horren beharrik gabe etxeko gasari irteten uzten dion amona ere. Badago emakume bortxatu bat; baita senarra eta etxea utzi eta alde egiten duten emazteak ere… Ia ipuin guztietan emakumea da ezinbesteko protagonista.

Gustura irakurtzen dira Eider Rodriguezek liburu batean bildu dituen hamabi ipuin hauek, baina gusturago irakurtzen dira bigarren aldian, nola bukatzen diren jakin ostean. Izan ere, lehenengo irakurketan garrantzirik gabeko detaile txikiak diruditenek esanahi handia hartzen dute ondoren gertatzen dena ezagututa, eta idazleak jolastu egiten du detaile horiekin. Horregatik, 154 orrialde eduki beharrean, 300 baino gehiago balitu bezala hartzeko liburua da, birritan irakurrita sentipen eta plazer bikoitza eragiten duelako.

Amaieran halako sentsazio gazi-gozo batekin geratzen da irakurlea, pertsonaiak enpatiaz tratatzeko gai bada, behintzat. Gazia, edo mikatza, kontatzen den istorioak gutxienez ere ezinegona sortzen diolako; eta gozoa, dotore kontatutako narrazioa irakurri berri duelako.
2008
Irakurri
Meettok
2008
Nikoleta eta gaua
Elkar
2007
Haragia
Susa
2007
Y poco después ahora
Ttarttalo
2006
Dantzaldia (Irene Nemoroskiren "Le bal"
Txalaparta
2004
Eta handik gutxira gaur
Susa
12/2014
Joseba Sarrionandiaren "Lagun izoztua" eleberriko hiru itsasoak : irakurketa proposamen bat
Udako Euskal Unibertsitatea
12/2012
Katu jendea : gatos = Tant de chats = Katzenmenschen = Katmensen = Chats
Etxepare Euskal Institutua
11/2016
Korrespondentziak = Correspondencias
Erein Argitaletxea, S.A.
11/2014
Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat
Utriusque Vasconiae S.L.
11/2002
Album vasco = Euskal karneta
Aise Liburuak SL
10/2013
Ortigas : antología de relatos
Pamiela Argitaletxea
10/2006
Eta handik guxira gaur = Cuatro cicatrices
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
07/2008
Carne
451 Editores