Aritza Bergara Alustiza Sormen-lanak
Sestao, 1972 idazle, musikari eta euskal kulturari lotutako ekimen berrien sortzaile eta bultzatzailea da.
Abanto-Zierbenako Musika Eskolako irakaslea izan da. Portugaleteko Elai-Alaik antolatutako Euskal Musika Tresnen Eskolan eta Gernikako Segundo Olaeta Musika Eskolan ere izan da irakasle, Basauriko Musika Eskolan eman ditu azken klaseak.
Zugarramurdi euskal musika tresnen taldearen eta Albokale albokarien bandaren sortzaile eta parte-hartzailea izan da. Halaber, folklore, batez ere mitologiaren inguruan, eta musika ekimen ugarietan parte hartu du, gaiari buruzko zenbait liburu ere idatziz. Udako eta neguko solstizioei buruz, mitologiari buruz (mitologiaren pertsonaiak, akelarreak eta sorginak...) edota euskal soinu tresnei buruzko hamaika hitzaldi eman ditu han-hemenka.
Momentu honetan Eguzkilore Liburuak argitaletxea sortu du Xabi Romerorekin batera, euskal gaiak eta Euskal Herrian girotutako lanak kaleratzeko asmoz.