youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Andoni Sarriegi Eskisabel

Andoni Sarriegi Eskisabel Sormen-lanak

Beasain, 1946. Ingeniari Tekniko Mekanikoa (1967) eta Hizkuntza Plangintzan diplomatua (1995). Euskaltzaindiaren B eta D tituluak eta HABEk emandako Administrazioko 4. Hizkuntza Eskakizunari dagokiona. 1966tik 1980ra euskalduntze eta alfabetatze-eskolak ematen aritua, Beasaingo gau eskolan nagusiki. Goierriko Euskal Eskolaren eta Maizpide Euskaltegiaren sortzaileetakoa. 1980tik 1987ra euskalduntze¬ alfabetatze antolamenduan jarduna eta 1987tik aurrera Euskararen Normalkuntzan. CAFen (Bulego Teknikoan Ingeniari Tekniko), Goierriko Lanbide Eskolan (Irakasle) eta Martin Gaztañaga enpresan (Bulego Teknikoan Ingeniari Tekniko) lanean aritu ondoren, 1980az geroztik Euskara arloko profesionala, CAFen 1979tik 1987ra eta Beasaingo Udaletxean 1980tik 2007ra. Idazle, itzultzaile eta Beasaingo Udaleko Euskara-zerbitzuburu izana. Administrazioko lanetik erretiratua. 5 libururen egile bakarka, beste 11ren egile kide talde lanean, 28 liburu euskaratuak eta argitaratuak (teknikoak asko, tartean testu liburuak eta entziklopediak), beste 21 euskaratu eta webgune batean jarriak eta argitaratutako beste 11 liburu itzultzaile kide gisa talde lanean. UZEIko eta ELHUYARko hainbat lanetan partaide. Zeruko Argia, Argia, Elhuyar, Goierritarra, Beasain jaietan, Senez, eta abarretan ere idatzia.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila