Ander Iturriotz Lauzirika Atzera
2010-02-11
"Idazleari baino gehiago begiratu beharko genioke irakurleari"
Testua irakurri
Fito Rodriguezen lekukoa hartuz, EIE Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izango da Ander Iturriotz (Ordizia, Gipuzkoa, 1961) hurrengo lau urteetan. Soziologia doktorea da, eta euskal literaturaren eta euskal gizartearen arteko harremanak estutzeko bokazioarekin heldu dio karguari.
Soziologia doktorea zara. Soziologoaren ikuspuntutik, zein da EIEren zeregina gizarteari begira?
Nire ikuspegitik, elkarte honek daukan berezitasuna da oso lotuta dagoela euskal kulturarekin, eta kultura herrigintzarekin. Horri garrantzi handia ematen diot. Hizkuntza gutxitu batean idazten duten idazleen elkartea da gurea, eta ezin da konparatu beste herrialde batzuetako idazleen elkarteekin. Euskarak euskal idazleei ematen dien idiosinkrasia horrek definitzen du neurri handi batean elkartea. Gure elkartearen lana ez da Alemaniako edo Italiako idazle elkarte batek egin lezakeena -idazleen promozioa, idazlearen figuraren sozializazioa...-, obra baten sozializazioa baizik. Horregatik, nik uste dut gehiago begiratu beharko geniokeela irakurleari idazleari baino, eta horrek beste soslai bat ematen digu.
Nola bidera dezake elkarteak irakurlearenganako begirada hori?
Oso fenomeno aberatsa sortu da azken urteetan literaturaren munduaren beste aldean, irakurlearenean: irakurle klubak, blogariak, sarearen bidezko eztabaidak eta ekimenak, poesia eta musikaren nahasketa, literaturaren espektakularizazioa... Hor badago bide paralelo bat, oso modernoa, gaur-gaurkoa, eta EIEk erreparatu egin behar lioke horri, eta asmatu egin beharko luke bide berri horiek inkorporatzen. Horretan saiatuko gara Hitzaren ubera proiektuaren bidez. Hasteko, zentsu bat egin beharko litzateke, mapa bat, ikusteko non dagoen literaturaren, idazlearen eta irakurlearen arteko hartu-eman dinamiko hori. Horrek Bertsozale Elkartearen paradigmara garamatza: azpitik sortutako egituretara. Hori oso garrantzitsua da, eta bultzatu egin behar da.
Diru aldetik, aurreko urteetan baino mugatuago dago EIE. 400.000 euroko aurrekontua du, duela bi urte baino 200.000 euro gutxiagokoa. Zer ondorio izango du horrek?
Diru sarreretan jaitsiera nabarmena egon da, baina horrek ez du esan nahi krisian gaudenik. Krisian dagoena gizartearen ekonomia da, eta horren ordaintzaileetako bat kultura izaten da beti. Galerak badaude, baina elkarteak beste finantziazio bide batzuk bilatu behar dituela uste dut, baita autofinantzaketaren bidean ahalegindu ere.
EIEri egotzi izan zaio diru faltak baino traba gehiago sortu dizkiotela kudeaketa arazoek, eta azken batzar nagusian elkarteko langile batzuek hitza hartu zuten beren ezinegona agertzeko.
Bai. Badago ezinegon bat, baina nik ez ditut oraindik ezinegon horren xehetasunak ondo ezagutzen. Bazkide guztiok langile batek bidalitako eskutitz bat jaso genuen, eta eskutitz horretako gaiak eztabaidatu ziren batzarrean. Honelako elkarte baten oinarrian administrazio talde bat dago, eta sektore hori oso garrantzitsua da. Langile talde hori gustura ez badago elkarteak ez du funtzionatzen. Ezinbestekoa da, beraz, hor egon diren ezinegonak lehenbailehen konpontzea. Horretan saiatu behar dugu.
Idazleen parte-hartzearen aldetik ere sumatu izan da hutsunerik.
Parte-hartzea librea da, eta nik uste dut gaur egungo gizartearen antolaketan parte-hartzearen zikloa gainbehera etorrita dagoela aspaldi, eta elkarte honetan ere sumatzen dela hori. 350 inguru bazkide ditu elkarteak, eta horien %20k baino ez dute parte hartzen batzordeetan edo batzarretan. Baina ez zait iruditzen beste elkarte batzuetakoa baino okerragoa denik gurearen portzentajea alderdi horretan. Horregatik ez diot garrantzi handirik ematen.
Idazlerik ezagunek eta eraginkorrenek ez dute harreman estua elkartearekin. Batzuk bazkide ere ez dira.
Nik ez dut dudarik elkartearen soslaia, irudia, karisma eta distira beste bat izango litzatekeela guztion ahotan dauden idazle kontsagratu horiek elkartearen zuzendaritzan egongo balira. Zer gertatu da urrunketa hori gerta dadin? Ez dakit. Ez legoke gaizki aztertzea zerk egin duen huts, zerbaitek huts egin badu. Dena dela, kontuan hartu behar da idazleak bakarka egiten duela lan, eta kosta egiten zaiola bere norbanakotasunetik irtetea. Mundu osoan hori da idazlearen soslaia, gustatu ala ez gustatu. Hori balitz desatxikipenaren oinarrizko arrazoia, aldagai bat gehiago izango litzateke elkartearen funtzionamenduaren barruan. Beste motibo batzuk daudela ikusiko balitz, horren arabera jokatu beharko litzateke, jakina.
Zer harreman du gaur egun EIEk erakundeekin?
Dauden erakundeak daude, eta lurralde bakoitzeko erakundeak daukan gertutasuna dauka elkartearekin. Nik nahiko nuke elkarteak erakundeekin orain arte izan duen harremanari eustea, eta ahal bada hobetzea. Oso lan transbersala eta horizontala egiten du elkarteak, oinezko herritarrei lotutakoa, eta uste dut erakundeek inplikatu egin beharko luketela lan horretan. Uste dut beste informazio kanpaina bat bideratu beharko genukeela, erakundeek elkartea egon badagoela jakiteaz gain elkarteak egiten dituen lan horiek ezagut ditzaten, gero horren araberako eskaerak egiteko.

2002
Boterea gizarte homerikoan
Utriusque Vasconiae
2002
Mugaren ariketa
Elkarlanean
2001
Euskal Herria eta Hedabideak
(beste egileekin) UEU
2000
Medios y territorio: Polimorfismo identitario del PaĆs de los Vascos
(beste egileekin) Ikus-entzunezko Ikertzaileen III. Biltzarraren Aktak
2000
Politics, Language and Identity in the basque media
(beste egileekin) Mercator Media
2000
Sunny spells in the Basque Country: Which Basque Country?
(beste egileekin) Media and Communications Studies
1997
Iritzi publikoa eta publikoaren iritzia
(beste egileekin) (Uztaron, 22. zk., 41-57. orr.)
1996
Kanpaina politikoak: Bi epetako prozesuak
(Inguruak-en 16. zk., 69-119 orr.)
1995
Postnazionalismotik postsozialismora. II. Botere borroka
(Inguruak-en, 11.zk., 62-84. orr.)
1994
Euskal nazionalismoaren birreraikuntzaz
(Uztaro, 10. zk., 74-92 orr.)
1994
Postnazionalismotik postsozialismora. I. aurrekariak
(Inguruak-en, 10. zk., 75-98. orr.)
1992
Hipotesi batzu komunikabideen eraginei buruz
(Askoren artean-en)
1991
Komunikabideen eraginari buruzko ikuspegi historiko bat
(Uztaron, 3. zk., 109-123 orr.)
1982
Goiherri, I-II
Haranburu Altuna
1980
Birundak
Haranburu Altuna
12/1983
Goierri.
Haranburu, Luis
11/1982
Birundak eta Laburrak
Haranburu, Luis