Zarautz, 1970.
Zientzia-komunikazioan aritzen da, Elhuyarren. Ehunka artikulu argitaratu ditu Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian, eta lankidetza ugari argitaratu ditu idatzizko beste komunikabide batzuetan. Irratian eta telebistan ere egiten ditu lankidetzak, eta Booktegi plataforman, artikulu-bilduma bat argitaratu du:
"Sapiens ispiluaren aurrean".
Haur eta gazteentzat ere idazten du. Adibidez, gazteei zuzendutako Irrika aldizkariaren arduraduna izan zen, eta Irrien lagunak-en Irria aldizkariaren Marikalanbreren atalaren egilea da. Hain zuzen, atal horietatik abiatuta argitaratu du "Marikalanbre bizitzaren laborategian" liburua.
Literatura eta artearekin lotutako proiektuetan parte hartzen du: errezitaldiak, ikus-entzunezkoak, performanceak, aurkezpenak...