Alvaro Rabelli Atzera
2010
Lotsati, ilunpetik argira. Olerkiak (1935-1936)
Alberdania
2006
Egurrezko hankak
Labayru
10/2015
Saguzaharren profhezia
Erroteta
Enborren negarraz
Testua irakurri
Enborren negarra
Ugazabak ez eban sinisten txabolako bentanatik ikusten ebana. Behargin ilara bi, trenbidearen alde banatan, linternen argipean astiro hurreratzen ziran tunelaren aho-zulora. Bestaldetik etozan. Jazoten zan lehenengoa ez zalako, bestela ugazabak pentsauko eban udako ilunpean dilindan ibilten diran ipurtargiak zirala betanatik ikusten ebazan argitxuak. Beharginak txabolara hurreratu ahala palankak eta pikotxak bertan behera ixten ebezan begietatik irrits egiten eben negar-anpuluak siketako. Hain goibel egozan. Ugazabak agirika egin eutsen beharrera bueltau eitezan. Alferrik baina. Ugazaba nekatuta egoan hainbat egun lehenago hasitako egoeraz. Egunero bialtzen ebazan beharginak tunelaren bestaldera trenbidea zabaltzeko, eta egunero beharginak buru makur bueltetan ziran, trenbide metro bat be aurreratu barik. Banketxeetako arduradunak hasiak ziran kezkatzen ea zergaitik trenbidea ez zan eregiten. Dirutza galduko eben trenbidea sasoiz eregi ezean.
Urtebete eroien beharrean herrialde haretako huri nagusi biak batuko ebazan trenbidea eregiteko. Herrialde haretan egingo zan inoizko lanik handiena zan trenbidea. Jente asko egoan trenak herria garatzen lagunduko ebalakoan. Hasikeran dana ondo joan zan. Baztar guztietatik etorririko ehunka beharginek lurra eraldatzen eben. Malkarrak zelaitzen ziran trenbidea zabaltzeko, basoak botetan ziran, errekak zubi barriakaz zeharkatzen ziran eta mendiak errez zulatzen ziran tunel luze-luzeak egiteko. Dana ondo joan zan harik eta trenbideko tunelik luzeena egiten hasi arte. Goizalba baten ekin eutsien. Beharginen metalezko kaskoen argiek itzartu ebezan inguruko oilarrak, eta honeek kikiriko ozenakaz aurreratu eragin eben egunaren urdina. Baten batek ikusi ei ebazan baztarreko zaharrak aitarena egiten. Eta okin bat ernegetan. Eta atso bat zubitik begira lotu zan errekan bat-batean suertau zan mareari. Gorri-gorri, odolaren tankerakoa, urte neban goizak martiko egun haretan. Belatxinga batek zeharkatu eban zerua alderik alde.
Harria zulatu ahala arbolen zuzterrak azaltzen ziran han eta hemen, edonon, txikiak eta meheak batzuk, luzeak eta lodiak besteak. Amaraun itzela zan, edo beharbada, zanen antzeko zeozer. Ez egoan gunerik zuztarrek beteten ez ebenik. Pikotxak trabatzen ziran kolpeak egikeran eta beharginek, aurrera egingo baeben, zuzterrok ahalegin handiz ebagi behar izaten ebezan esku propioez. Kentzean, zuzterrek barruan eukien izerdi likitsua eroaten eben bekokira. Esan leiteke gorputz osoa izerdiz blaitzen ebela. Izerdiari izerdi. Eta goian arbolak siketan ziran. Azkenean, mendiaren bestaldera ailegekeran, dana prest egoan oholak paretako, ostean burdinazko errailak ipinteko. Orduan hara zer izan zan kontu: zugatz oholak lurrean etzuterakoan beharginak tristatu eta negarrari emoten eutsien jakin barik zergaitik. Eriezan negar-anpuluak zuzterren izerdia lakoxeak ziran. Hori da behinik behin batek esan ebana, beste gauza batzuk be esan arren. Eta holan egon ziran aldikada baten. Oholak paretan ahalegintzen ziran, baina ez egoan zer eginik, ezin eben. Tristura minkor batek berehala joten ebazan. Ugazabaren deadarrak alferrekoak ziran ordea, behargin guztiak alfertu ziralakoan egoan, adarra joten baino ez egozala inoan. Eta txanda barriak antolatu ziran, eta gabaz be ahalegindu ziran ea horrelan konpontzen zan. Eta abade bateri be deitu eutsien. Eta baten batek gura izan eban makina bat asmau oholak urrunetik paretako. Baina, makina be aberiau zan lanari ekitean. Bien bitartean, han bertan zeutzan oholak, enbor hilak baino ez ziranak, trenbidearen baztarrean geldi, bata bestearen gainean meta baten, eta beharginak inguruan negarretan etengabe.
Orduan, beharginetako batek paper-orri bat ekarri eban. Urrineko kazeta bateko paper txatala zirudian. Eta akordeoi txiki gorri bat azaldu zan paperean, Italiakoa, disdiratsua. Bai, haxe zan behar ebena, beharbada tristura arintzeko balioko eutsena. Akordeoi txikia. Eta inguruko abade batek lehenengo biderrez doministiku ozena egin eban. Beharginek arin baten batzarra egin eben eta ugazabari eskatu eutsien hainbat akordeoi txiki erosteko. Zenbat? Behar ziran guztiak. Derrigorrezkoa bazan, beharginek egoera haretan be huelgara joko eben akordeoiak erosteagaitik. Ugazabak unekada batez mosua okertu eban beharginen eskaera xelebrea entzukeran. Halanda be, onartu egin eban. Danarik egiten ahalegindu zan beharginak lanera bueltau eitezan, dan alferrik baina, horregaitik orduko horretan ez eban gauza handirik galduko, diru apur bat beharbada. Probau behar zan ea zer pasetan zan. Eta inguruko abade batek bigarrenez doministiku ozena egin eban. Handik egun batzuetara itsasontzi batek Genovako portua laga eban. Kataniako orio eta Parmako gaztaien artean Alpeetako ibarretako akordeoi txikiak, diatonikoak, ekarzan. Dan-danak gorriak, beharginentzat beren-beregikoak, alaitasunari eta iraultzari kantetako. Olatuek akordeoiak gordetan ebezan kutxei atera eragiten eutseezan soinuak Liguriako izaroetako sirenak be lotsatzeko gauza ziran. Laster, itsasontzia gero eta hurrago egoan kostaldetik eta inguruko abade batek hirugarrenez doministiku ozena egin eban.
Eta hirugarren doministikuagaz batera halabeharrak nahi izan eban ontzia portura ailegetako hur egoala itsasoan upialako afruntu suertetea. Zerua zeharo baltzitu zan, euria bota ahalean hasi eta haize zakarrak olatuen bitsa gogor harrotzen eban itsasontziaren brankaren kontra. Portu ondoko faroa baino ez eukan lagun eta gidari zoritxarreko ontziak bat-bateko iluntasun haretan. Baina faroa agertu eta desagertu egiten zan ortzi-mugaren marraren azpitik harik eta marinelek argia begi-bistatik erabat galdu eben arte. Iluntasunak tragau eban. Holan, erabat galduta egozan olatu erraldoi eta kostaldeko arroken mendean. Halako baten, baina, argitxu bat agiri zan lehorreko partetik, dilindan zirudian afruntuaren erdian. Haxe izan behar faroko argia. Eta ontziak atzera be branka zuzendu eban argirantz. Hain zorte txarragaz, ze, ontzia artezean joan zan hareatza bateko arroken kontra. Milaka zatitan puskatu eta bertan betirako hondoratu zan itsasontzia. Idizain batek ekarri eban albista herrira, afruntu gabetan labarretan eta hareatzetan ibilteko idi pareari adarretatik argiak zintzilikatzeko ohitura eukan berak. Eta itsasontzia batera akordeoi guztiak galdu ziran. Hantxe lotu ziran, itsasoaren hondoan, gorri-gorriak goroldioaren berdamenean han eta hemen barreiatuta, likorezko bonboien papera lez.
Norteko haizeak joten dauanean, afruntu egunetan, olatuek astintzen dabez eta inguruko baztar guztiak akordeoien orro eta soinuez beteten dira idien deskontsolamendurako. Orduan, halango egunetan trenbideko beharginak paretan dira moila zaharraren gainean itsasora begira bertatik ailegetan jakezan soinuei adi. Bertan dagozanean bakarrik ixten deutsie negar egiteari. Negarrak enbor hilengaitik. Atzenean, trenbidea bertan behera itxi eta beste bat hasi eben itsaso ondoan.