Alberto Barandiaran Amillano Atzera
2010
Veleia afera
Elkar
2009-07-12
Kazetari baten idazle sena
Testua irakurri
Titulitisak gero eta jotago dagoen gizarte honetan, zeinean titulu akademiko batek, zenbat eta beharrezkoagoa izan arren, hainbat gutxiago balio duen lan baldintza duinak lortzeko, badago lanbide bat gaixotasun horretatik libre: idazlearena, alegia. Ez dago idazle titulu akademikorik. Falta genuena: intrusismo salaketak idazle jardunean ere! Askatasun horren ordainez, izki-minak zaurituriko anitzek idaztearekin zerikusirik duten lanbide eta titulazioetara jo behar dute, beraien grina literarioa asebetetzeari ekinen badiote jateari utzi gabe. Kazetaritza dugu idazle batzuen jantoki.
Alberto Barandiaranen kasua, ene ustez: bere lanik profesionalenetan ere badu askotan halako ukitu bat, zeinaren atzetik idazle sena nabaritzen zaion. Bai bere erreportaje hutsetan, bai orain arte kaleratu dituen liburuetan. Postkronikak izenburuko hau zuzen-zuzen kazeta-lana izan arren, idazle sena duen kazetari batena dugu: erran nahi baita, kazetaritzak inposatzen dituen muga profesional hertsietatik haratago zerbait gehiago ikusi, sortu eta adierazi nahi duen batena. Horixe liburu hau: aurretik kaleraturiko erreportajeen inguruko kontuak, bere garaian bildu baina alboraturikoak -erreportaje genero soilaren tirania!-, eta orain liburu formatuan argitaratzeak aukera eman diona, kazetari eta aldi berean idazle den aldetik, bere frustrazioak hala hola berdintzen saiatzeko.
Bortz erreportajetarako harturiko oharrak, karpetetan gordetakoak, landu ditu: topaketa berri bat lan haietako pertsona eta zertzeladekin. Auschwitz, lehen frankismoaren mendeku grina, Videlaren Argentina, trantsizio espainiar garai nahasiak eta 2004ko martxoaren 11ko Atochako lehergailu sarraskigileak, horiek dira liburu honetako bortz testuinguruak. Lautan, biktima suertatu ziren euskaldun bana, eta haien peskizan kazetariak egindako ibilerak; biktimen ezagun eta senideen bila izandako harremanak, askotan frustratuak, jorratzen ditu horietan. Bortzgarrenean, kazetariaren inpotentzia sentipena Madrilgo sarraskia bertatik bertara ikusi eta informazioa bidaltzerakoan.
Erreportaje generoa da, agian, idazle bizi nahi izanen lukeen kazetari bati aukera gehien ematen diona bere sen narratiboa garatzeko. Eta kazeta-lanetatik kanpo gelditu behar diren hainbat urrats, gogoeta eta bizipen lehengai interesgarriak izan dakizkioke horrelako idazle bati: nolabaiteko meta-kazetaritza egiteko abiapuntua. Alberto Barandiaranek egin duena postkronika hauetan. Estilo soila, irakurterraza, baina zorrotz sartzen dakiena detaile xumeetan, itxuraz bigarren mailakoak diren horietan; halarik ere, erreportaje nagusian txertatu ez izan arren, esanguratsuak oso. Gutunak, mezu elektronikoak, elkarrizketa saioak, telefono deiak, artxiboetako aztarnak, bidaiak... horrelako lehengai objektiboen bidez, haien itxurazko hoztasuna eta guzti, lortu du giro bat sortzea, lodia eta egokia ere irakurle bakoitza gero bere subjektibotasunarekin bertan murgil dadin.
Lehenbiziko bi postkronikak aipatuko nituzke nigan sortu zirrararen aldetik: Lutxen argazkia eta Nicolasaren gurutzea alegia, bi emakumezko ia guztiz desagerturik, baita denen -senideak barne- memoriatik ere. Horiek bezain soil, eta are itxuraz lehorrago ere, garatu du Cordobako senidea izenburukoa, bikain lortuz komunikatzea, ordea, ikerkuntzako hari baten galerak idazlearengan sortu zuen ezinegona.
Kontuan hartzekoak baldin baziren erreportajeak euren garaian, are aberasgarriagoak deritzet haien inguruan a posteriori mamituriko kronika berri hauei.

2009-05-08
"Kazetarion lana gertaeren gainean argia ematea da"
Testua irakurri
Bere buruari etengabe egiten dio kritika Alberto Barandiaranek (Altsasu, Nafarroa, 1964) kazetariek ez dietelako heltzen gaur egungo gaiei gai historikoei heltzen dieten erraztasunarekin. «Noiz hitz egingo dugu egungo esklabotzari buruz, ez dakit zenbat orduz etxeetan lan egin eta oso euro gutxi irabazten duten Ekuadorreko emakume horiekin?». Bere garaiaren kronika egitea dagokiola sinetsita dago BERRIAko kazetaria. Horregatik saiatzen da berria dagoen tokira joaten. Hori ez lortzeak eragiten dio frustrazioa. Hori gainditzeko modua izan da Postkronikak (Elkar) idaztea.
Postkronikak liburua «egin ezin izanaren kronika» dela diozu, eta behin argitara eman zenituen erreportajeei heldu diezu berriro. Atera duzu barruan utzi zizuten arantza?
Bere garaian bukatu ziren istorio batzuk dira, baina hari mutur solte batzuk bazituzten. Beka izan da [III. Tene Mujika beka irabazi zuen iaz Barandiaranek] hari horietatik tira egiteko aukera.
Sentitzen nuen hor dauden istorio horiekin bazela halako injustizia bat; ez zegoela dena kontatuta. Gerora konturatu naiz, biolentzia politikoak eragindako istorioak direnez, bereziki hunkitzen nauen gaia dela eta injustizia doblea dela kasu horietan dena ez kontatzea.
Zer gertatzen da, ordea? Bada, orain lan hau bukatu dudala eta oraindik badela nondik tira egin. Infinitura luza daitekeen kontua da hau. Egiak hainbeste hari mutur dauzka, hain poliedrikoa da... beti gelditzen da zer edo zer kontatzeke.
Horregatik aukeratu zenituen? Bortizkeria politikoa dutelako ardatz?
Ez, behin aukeratuta konturatu nintzen. Nik istorio hauek kontatu nahi nituen.
Jada argitaratuak zituen hiru erreportajeri buruz idatzi du berriro Barandiaranek. Higinia Luz Goñi ziraukiarra eta Nicolasa Agirrezabalaga mutrikuarraren heriotzei buruzko datu berrien bila Auschwitzeko kontzentrazio esparrura (Polonia) eta Zaragozako hilerrira (Espainia) eginiko bidaien kronikak dira lehen biak, eta Argentinako diktaduran desagertutako senide batekin ezin komunikatuaren lekukotasuna hirugarrena. Laugarren eta azken kronikak, berriz, kazetaritzari buruzko hausnarketekin osatu ditu, 2004an jazo ziren bi gertaeratatik abiatuta: Jesus Ulaiar Nafarroako Etxarri-Aranazko alkate ohiari eginiko omenaldia eta Madrilgo martxoaren 11ko atentatua.
Injustizia asko daude istorio horien atzean, eta gure lana da jendeari zer gertatu zen kontatzea. Ahaztuta ez gelditzeko. Ahanztura da dagoen gauzarik injustuena.
Baina lehen kasuan adibidez, senideek ez dute egia osoa jakin nahi. Nola jokatu behar du kazetariak?
Hori askotan gertatu zait. Senideekin eduki dudan harremanetan behin baino gehiagotan entzun dut: «Guk jada sufritu dugu nahikoa. Utz dezagun hau». Baina gure lana, kazetariona eta idazleona, gertatutakoa kontatzea da, ahalik eta begirada garbienarekin. Egia lauso hori, egia minuskulu hori kontatzeak, azkenean, on egiten du.
Egun komunikabideek duten presentziarekin badirudi hori dela egia, eta, askotan, ikuspuntu txiki bat besterik ez da. Kazetaritza bilatze lan hori da, aurkitu nahi hori, eta ezin iritsi hori. Gure lana argia ematea da, gertaerak argitzea, eta jendeari esatea: «Ikusi, begira zer dagoen hor. Hau aurkitu dut nik».
Hala ere, ez duzu trofeorik aurkitu, eta, gainera, helburua ez zen hori erakustea, ezta?
Higinia Luz Goñiren pijama marradunez jantzita Auschwitzen ateratako argazkia ez dut aurkitu, baina berdin du; Higinia beste emakumeen argazkietan dago. Hipotesirik fidagarriena da argazki hori erre egin zutela. Baina hura erre izanari esker iritsi zaizkigu besteak. Historian askotan gertatu da hori; batzuek salbatzea besteei esker.
Erreportaje horrekin garrantzitsuena ez zen trofeoa erakustea; Higinia eta besteek eginiko bidaia kontatzea baizik, benetan zer gertatu zen kontatzea. Horrekin, ezintasuna nolabait gainditu eta korapiloa askatu egiten da.
Azken batean, ez duzu erabili istorioa kazetariaren luzimendurako.
Badaude kazetaritzan ezintasun batzuk, eta egin gabeko lan batzuek eragindako frustrazioak, morrontzak, oztopoak ageri dira liburuan. Baina nik ez dut kontatu nahi izan «nik hau lortu dut» edo «hemen izan naiz»; haiek han egon zirela kontatu nahi izan dut, eta hau edo beste gertatu zitzaiela. Hau da, bidea argitu nahi nuen, nahiz eta gero ilunpean gauza asko gelditu.
Azken bi kroniketan ageri da nabarien kazetariaren eta komunikabidearen arteko lotura, eta, aldi berean, mugak. Frankismoaren amaiera aldera lanean hasi ziren kazetariek lehen kazetaritza hobea egiten zela erantzun dizute.
Pasatutako garaiak beti dira hobeak, ustez. Haiek diote kazetaritza hobea egiten zela. Baliteke.
Garaiko kronikak irakurrita konturatu nintzen adjektibo askoz ere gutxiago erabiltzen zutela egun baino. Ez da objektibotasun handiagoz kontatzen zutela, ez da distantzia handiagoa hartzen zutela, ez ziren hotzagoak... Ez dakit nola esan, kazetariago-edo kontatzen zuten albistea: atzo hau gertatu zen, hemen; hau etorri zen, eta familiakoek hau esan dute.
Orain dena da askoz ere adjektibo gehiagorekin, kolore asko eman nahian idazten da. Orduko egunkari bat edo beste bat hartu eta kontaerak askoz ere igualagoak dira. Horrek harritu ninduen. Eta 70eko hamarkadaren amaieran egoera askoz ere gogorragoa zen; hildakoak egunero ziren.
Albistea dagoen tokian egon beharra dagoela aldarrikatzen duzu. Eta komunikabide guztiak dauden tokitik, zer eskain dezake kazetariak berria?
Zure begirada. Fokura hurbiltzen bazara behinik behin, beti duzu zer kontatua. Ez, ordea, kontatzen baduzu beste batzuek kontatzen dutena.
Madrilgo 2004ko atentatuaren ondoren adibidez [liburuko azken kronika, Madrilgo kazetaria, hara joan ez izanaren kritika da], hurrengo eguneko egunkariak berdintsuak ziren, baina beti dago argiren bat, erdigunera hurbildu den horrena. Aritz adibidez [Aritz Agirre Euskadi Irratiko esataria Madrilen orduko hartan eta Barandiaranen kronikaren protagonista] inor baino gehiago hurbildu zen. Ni ez nintzen hurbildu, egun horretan milaka kazetariri gertatu zitzaien bezalaxe. Ondorioz, guk ez genuen handik hango begirada eman. Frakasoa hori da. Robert Cappak esaten zuela uste dut: argazkia ona ez bada nahikoa hurbildu ez zarelako da. Kazetarioi berdin gertatzen zaigu: ez bagara nahiko hurbiltzen, ez dugu gure begirada emango.
Telefono eta fax bidezko kazetaritza hori galtzen ari da zeukan balio guztia. Posta elekrtonikoz eginiko elkarrizketek ez dute ezertarako balio. Jendearekin ez bazara aurrez aurre egoten kazetaritzak galtzen du argitzearen balio hori. Beste puntatik sekula ez duzu argituko.
Hurbildu izanaren idazkera erabili duzu liburuan, beroa, eta kazetaria oso presente dago kontakizunean.
Saiatu naiz beroa kentzen. Badakit eskua joaten zaizula, baina saiatu naiz istorioek hitz egin zezaten uzten. Egia da sartu naizela istorioen erdiraino, eta badakit fokuak ni ere argitzen nauela, baina ez nion horri berotasun gehiegirik eman nahi; istorioek berez badute berotasun hori.

2009
Postkronikak
Elkar
2005
Mundu txikia
Susa
2000
Gaizkileen Faktoria, Hemingway euskaldunon artean
Euskaldunon Egunkaria
1998
Ez zaigu ahaztu
Susa
1998
Iruñeko Udalaren literatur lehiaketak
Iruñeko Udala
1998
Pasionaria
Elkarlanean, Biografiak bilduman
1996
Pedro Diez de Ultzurrun
Eusko Jaurlaritza, Bidegileak bilduman
1995
Nork hil zuen Juan Jose Maiora? Euskara, hizkuntza eta nazioa
(A week in Europe liburuan argitaratuta) Galesko Unibertsitatea
11/2017
Ez duzu abusatuko
Elkarlanean, S.L.
11/2011
Beste larogei urtian
Lanku Bertso Zerbitzuak
11/2011
Vera Candidaz dakidana
Alberdania
09/2014
Amalia y Amelia
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
08/2010
Juan Manuel. El caribú de los bosques
Alberdania
06/2012
Bihotzaren mekanika
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
06/1998
Kemen dantza taldea eta txingudi ikastolako dantza taldea : 25 urte, 1973-1998
Kemen Euskal Dantza Taldea
04/2010
El camino real de Tolosa a Pamplona = Tolosatik Iruñarako errege-bidea
Recondo Bravo, José Antonio
02/2016
Kazetari amerikar baten egunaldia 288an
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
Dolores Ibarruri "Pasionaria"
Elkarlanean, S.L.