Uxue Juarez Gaztelu Nekatoenea-Hugoenea literatura sorkuntza egonaldiaren irabazle
Euskal Kultur Erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra elkarlanean 2011tik urtero bultzatzen duten aurtengo egonaldirako, Uxue Juarez Gaztelu (Iruña, 1981) filologoa, literatura-irakaslea, poeta eta idazlea izan da hautatua.
Egonaldian, Uxue Juarezek Sitsaren egunerokoa proiektuaren baitan, soinua eta paisaiaren arteko harremana ikertuko du ahots poetikoa eta izaera performatiboa abiapuntu hartuta. Ingurunearekin harreman zuzenean, Abbadia eremuko, Hendaiako eta Pasai Donibaneko paisaia natural eta sonoroak behatuz eta entzunez, idazketaren eta ahozkotasunaren arteko mugak arakatuko ditu.
Bi egonaldien denboran, topaketak antolatuko dira, bere lanaren garapena ezagutzeko.
Berria osorik irakurtzeko: hemen
Argazkia: Dani Blanco / Argia