<h3 class="albiste-izenburua-barruan font-weight-bold pl-3 pr-4">Uxue Alberdik eta Axpik gidatuko duten MARRAZIOAK tailerrean izena emateko epea ireki du Galtzagorri elkarteak</h3>

Uxue Alberdik eta Axpik gidatuko duten MARRAZIOAK tailerrean izena emateko epea ireki du Galtzagorri elkarteak

Bost egunetan zehar, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etan abiatu eta 18:00ak arte egongo dira lanean ilustratzaileak. Orotara, 35 orduko prestakuntza da. Edizio bakoitzean gidarien iradokizunei jarraituta gai jakin bat aukeratzen du Galtzagorri elkarteak MARRAZIOAK ilustrazio topaketarako. Aurtengoan,  “Tarota. Arkanoetatik xehetasunetara” goiburupean, parte hartuko duten ilustratzaileentzat tarota eta karta-sortak bihurtuko dira ilustrazio obra baten sorkuntzarako abiapuntu eta egitura proposamen. Gidariek gaiak nola jorratuko dituzten ere proposatzen dute. Hiru gidari-bikote izan ditugu orain arte, eta arutengoan Uxue Alberdi eta Axpi izango dira gidali lanetan. 

Informazioa zehatza, Galtzagorri elkartearen webgunean, hemen.