<p style="text-align: justify;">Unai Ruiz eta Naroa Mart&iacute;nez egileek irabazi dute 2026ko Etxepare saria AFONIA albumarekin</p>

Unai Ruiz eta Naroa Martínez egileek irabazi dute 2026ko Etxepare saria AFONIA albumarekin

Aurtengo Etxepare sarian 26 lan aurkeztu dira, eta Unai Ruiz eta Naroa Martínez egileek irabazi dute AFONIA albumarekin.

Azaldu duten lez, Isiltzen ari den ahotsa baina, adi erreparatuz gero, oraindik ere entzuten dena; horra zer den afonia. Eta horra istorio honek kontatzen diguna: ezkila jotze bat, klon-klon, eta bertze bat, klap-klap, urrunean aldiz, kulun-kulun... Entzuten ditugu kanpaien hotsak? Aitonak ilobari kontatzekoak zizkion soinu bakoitzaren erranahiak, baina haren ahotsa oihartzun bilakatuta, amonaren eta lagunen bitartez iristen dira orain notiziak.
Tradizioaren aztarnei segika, istorioak dolua du oinarri; galtzen ari garen horren pena zeharkatzen du ipuinak, baina aldi berean, memoriaren bitartez oraindik ere ondoan dugunaren aldeko aldarria izan nahi du. 

Afonia, landa eremuaren azken orroa, arbasoen xuxurla gisara, urrunean entzuten dena, oraindik ere irakasteko asko daukanaren aldarrikapen urratua, gure bihotz eta belarrietaraino astiro eta amorruz iristen dena.

Epaimahaikide Aitziber Akerreta (ilustratzailea), Idoia Sobrino (liburuzaina) eta  Patxi Zubizarreta (idazlea) aritu ziren.

Saritutako lana Nafarroako Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2026ko udazkenean.

Gure zorionik beroenak Unai eta Naroari!