Udako Ikastaroak 2026
UEUk zabaldu du dagoeneko 54. Udako Ikastaroetan izena emateko epea. Aurtengo edizioan, hainbat erakunde eta eragilerekin elkarlanean antolatutako 23 ikastaro eta jardunaldi eskainiko ditu, gaur egungo euskal gizartearen kezka eta erronka nagusiei buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatzeko asmoz. Adierazi duten legez, programari hasiera emango dion jardunaldiak «Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean» izango du ardatz.
Informazioa: hemen