Topaketa Pasai Donibaneko liburutegian
Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra 2011. urtean elkarlanean hasi ziren, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharberrituan bere idazketa lanean aritzeko parada eskaintzeko.
Hirugarren urtez, egonaldia beste hilabete batez luzatu da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean. 2025eko egonaldiarentzat hautatua izan den Amaia Carrere (Baiona, 1997), marrazkilari, ilustratzaile eta komiki egile bezala ezagutua da.
Aurtengo euskarazko literatura sorkuntza egonaldien helburua XVII. mendeko sorginkeria, sinesmenak eta tradizioak testuinguru gisa hartuta, garai eta gai haien berrirakurketa bat idaztea da.
Amaiak abentura moduko komiki bat proposatzen du, mitologiaren kodeak berreskuratzen dituena. Horrela, euskal mitologia hobeki ezagutaraziz, haur eta nerabeei zuzendu proposamen honek, XVII. mendeko euskal kulturaren parte hori hobeki ulertzeko gakoak eskainiko lituzke.
Hendaiako Nekatoenean egon zen 2025eko irailaren 1etik 30era, eta ondotik, Pasai Donibaneko Hugoenea etxean azaroaren 3tik abenduaren 3ra.
Amaiak Hugoenean, bigarren hilabete bat igaro ondoren, bertan bizitako anekdotak, lan prozesua, proeiktuaren eboluzioa aurkeztera etorriko da.
Egonaldi horien helburua, saridunei sorkuntza prozesurako baliabideak eta inspirazio iturriak eskaintzea da. Nekatoenea eta Hugoenea leku bereziak dira, paisaia eder eta inspiragarriak eskaintzen dituztenak, eta horrek sortzaileei beren lana garatzeko espazio aproposa ematen die.
Lekua: Ubera liburutegia
Herria: Pasai Donibane
Eguna: 2026-02-12
Ordua: 18:30