<p>Sebasti&aacute; Portell izango da&nbsp;<strong>European Writers&rsquo; Council (EWC)-eko lehendakari berria</strong></p>

Sebastiá Portell izango da European Writers’ Council (EWC)-eko lehendakari berria

Otsailaren 23an, EWCko batzordearen ezohiko bilera batean, Sebastià Portell aho batez aukeratu zuten erakundeko bitarteko presidente, Grazyna Plebanekek dimisioa eman ondoren, otsailaren 17an kargua utzi baitzuen. Portillo 2025eko maiatzetik zen batzarreko kide.

Europako idazleen eta literatur itzultzaileen elkarteen federazioa da Europako Idazleen Kontseilua. Bere funtzioa Europako idazleen interesak ordezkatzea da, batez ere Europako Parlamentuaren eta Europako Batzordearen bitartez, batez ere egile-eskubideen defentsa eta sustapenari dagokionez, moralak zein ekonomikoak. Euskal Idazleen Elkartea erakunde horretako bazkide da. 

EWC-i buruzko informazioa, hemen. 

Sebastiá Portell-iburuzko informazioa, hemen. Azken Galeusca jardunaldietan parte hartu zuen Adimen Artifizialari buruzko mahai-inguruan, eta AELCko ordezkari gisa EIE eta AELGrekin egindako bilkuratan.