Sarako Idazleen Biltzarrerako izen-emateak zabalik dira!
Azoka, urtero bezala, Sarako herrian izango da, eta idazle, ilustratzaile, sortzaile, artista, argitaletxe eta elkarteei irekia da.
- 2026eko apirilaren 5ean, igandea, kontzertua
- 2026eko apirilaren 6ean, astelehena, publiko orokorrari zuzendutako eguna izango da. (Azoka eguna)
- 2026eko apirilaren 7an, asteartea, profesionalei eskainitako eguna izango da.
Liburu edo sortzaileen lanen aurkezpenak ondoan den gelan egingo dira.
2026ko gaia, «Itzulpena formak eta ikuspegi desberdinetatik» izango da.
Aurtengo edizioan itzulpena ardatz izango dute: hizkuntzen arteko itzulpena, euskaratik beste hizkuntzetara eta alderantziz, baina baita medio eta arte-forma ezberdinen arteko itzulpena ere (idazketa, antzerkia, arte grafikoak, zinema, eta abar).
Izen-emateari buruzko ohar garrantzitsua:
Erakusle gisa parte hartzeko izen-ematea eta liburuen edo lanen aurkezpenetarako izen-emateak banaka egin behar dira.
Izen-ematea egiteko azken epea 2026eko otsailaren 6a izango da.
Informazioa osorik irakurtzeko: hemen