"HITZEN MINTEGIA" IV. edizioaren hirugarren tailerra: pertsonaiak nola irudikatu, nola eraiki, hizketan nola jarri
Iritsi gara hiru idazketa tailerrez osaturiko ziklo honen erdigunera, eta datorren urriaren 31an bukaera emango diogu Miren Amurizaren “Pertsonaiak: nola irudikatu, nola eraiki, hizketan nola jarri” izeneko tailerrarekin.
Mirenek azaldu duena bezala, “fikziozko pertsonaiak figura ukigarri bilakatzen ahaleginduko gara; irudikatzen, deskribatzen, izendatzen eta mugimenduan jartzen. Ondoren ahotsa jarriko diegu: pertsonaia bakoitzaren idiolektoa nola bereizi eta nola sortu ikusiko dugu batetik, eta elkarrizketa mota diferenteak nola idatzi bestetik”.
Izen-ematea irekita dago eta irekita mantenduko da azken tailerra baino pare bat egun lehenago arte, urriak 29 arte. Izen-ematea doakoa da, 010 telefonoaren bidez (948 420 100 mugikorrarekin edo Iruñetik kanpotik deitu ezkero).
Programa osorik irakurtzeko: hemen