<h3 style="text-align: justify;">&quot;HITZEN MINTEGIA&quot;&nbsp;IV. edizioaren bigarren tailerra:&nbsp;<em>Nobela beltza? Ez, eskerrik asko</em></h3>

"HITZEN MINTEGIA" IV. edizioaren bigarren tailerra: Nobela beltza? Ez, eskerrik asko

Pasa den urriaren 10ean hasiera eman genion “HITZEN MINTEGIA” idazketa-mintegiaren IV. edizioari. Giro ederrean garatu zen Aitziber Etxeberriak zuzendutako tailerra, Iruñeko Condestable Jauregian.

Urriaren 24an izango da hurrengo hitzordua, leku berean, goizeko 10:00etatik 13:30ak arte. Kasu honetan Jon Alonso izango da tailerra aurrera eramango duen idazlea. Bigarren tailer honek Nobela beltza? Ez, eskerrik asko izenburua darama, eta honela aurkezten du idazleak berak:

“Besteak esaten zuen bezala, kapitalismoari harri bat botatzen badiozu, opari-paperean bilduta itzultzen dizu. Horixe nobela beltza historikoaren atarramentua. Hemen nobela beltza deitu izan denaren gaineko ikuspegi historiko, irakurketa pertsonal eta ideologiko bat eskaini nahi dira. Eta gero, bigarren parte batean, gaur egun horrelako nobeletan erabiltzen diren estrategia narratiboen adibide praktiko bat ikusiko dugu”.

Azkeneko tailerra Miren Amurizak zuzenduko du, urriaren 31an, leku berean eta ordutegi berdinean, Pertsonaiak: nola irudikatu, nola eraiki, hizketan nola jarri izenekoa.

Izen-ematea irekita dago eta irekita mantenduko da azken tailerra baino pare bat egun lehenago arte, urriak 29 arte. Izen-ematea doakoa da, 010 telefonoaren bidez (948 420 100 mugikorrarekin edo Iruñetik kanpotik deitu ezkero).

Programa osorik irakurtzeko: hemen

 

Koordinazioa: Maitane Perez Argote