<p style="text-align: justify;">Nafarroako Irakurketa Kluben XIV. Topaketa</p>

Nafarroako Irakurketa Kluben XIV. Topaketa

Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuak iragarri du Nafarroako Irakurketa Kluben XIV. Topaketa 2026ko azaroaren 14tik 21era egingo dela.

Irakurketa-klubetako kideen topaketak aukera ematen du irakurketaz gozatzen jarraitzeko, baina modu komunitarioagoan –ez hain indibidualean–, eta, halaber, era askotako irakurketa-talde hartu-emanean jarri eta elkar ezagutzeko. Aurtengo topaketan, estatu mailako idazle ezagunenetako batzuetara hurbilduko dira.

Azaroaren 14an eta 21ean, larunbatez, egingo dira topaketako bi saioak; tailer praktikoak, berriz, azaroaren 20an (ostirala).

Euskarazko irakurketa-kluben topaketa azaroaren 14an (larunbata) izango da, Nafarroako Liburutegian (Mendebaldea, Iruña).

Karmele Jaio idazleak hartuko du parte topaketan, eta literaturari buruz solastuko da Mª José Olaziregi euskal literaturako ikertzaile eta katedradunarekin. Saioaren bigarren zatian, berriz, Maitasun kapitala eleberriak –Karmele Jaioren azken lana– sortu dizkieten inpresioei buruz hitz egingo dute irakurketa-klubetako koordinatzaileek, irakurketa-klubetako dinamika agertokira eramanez. Amaieran, aperitiboa eskainiko da.