<p style="text-align: justify;">MENTORETZA LITERARIOA: Hirugarren deialdiko aurkezpena</p>

MENTORETZA LITERARIOA: Hirugarren deialdiko aurkezpena

Beste behin, Euskararen Etxean elkartu ginen Mentoretza Literarioa egitasmoaren barnean mentoreen eta mentoretzapekoen aurkezpena egiteko. Hirugarren deialdi honetan, Garazi Albizua, Jasone Osoro eta Mikel Ayllon idazleak izango dira bidelagun Sara Agirre, Zigor Saizar eta Maider Galarza mentoretzapekoekin batera, hurrenez hurren, ofizioan lanean aritu daitezen.

Osteguneko arratsalde eguzkitsuan batu ginen Bilbon, elkar ezagutzeko. Giro epelean, urduritasunak alde batera utzi eta, bakoitzak dituen asmoez eta itxaropenez solas egin genuen. 

Sara Agirrek Madalen eleberria du esku artean, eta Garazi Albizua izango du mentore, hiru ahotsetan banatuta idatziko duen istorioa aurrera ateratzeko. Zigor Saizarrek, bere aldetik, Amaren izenean ipuin-liburua landuko du Jasone Osororen gidaritzapean, eta Maider Galarzak Kaleidoskopia antzerkia idazteko erronka hartu du Mikel Ayllonen laguntza izango duela.

Zorionak eta animorik handienak!