<p>Literatura jarduerak antolatzeko gida osatu du EWC erakundeak</p>

Literatura jarduerak antolatzeko gida osatu du EWC erakundeak

Literatura jarduerak antolatzeko gida osatu du EWC erakundeak

 

European Writers’ Councilek (EWC) "Toolkit for a Perfect Author’s Meeting" argitaratu berri du, literatur jarduerak antolatzeko gomendioak biltzen dituen dokumentua.

Idatziak aholkuak eta argibideak eman nahi ditu, hala nola: gonbidapena eta jardueraren prestaketa, ekitaldiaren garapena eta ondorengo jarraipena. Grabazio eta argitalpenak, egile eskubideak, ordainketa, lan baldintzak eta bertan behera uztea, horiek guztiak jorratzen ditu.

Gidaren abiapuntua da kontuan hartzea jarduera literarioak idazleen eta itzultzaileen lanaren eta diru-sarreren zati garrantzitsua direla. Ekitaldi horiek autore eta irakurleen arteko trukerako gune gisa ere nabarmentzen ditu, kulturarako sarbidea eta literaturaren eztabaidan laguntzeko bide izateaz gain.

Dokumentuak proposatzen dituen jardunbide egokien printzipioen artean daude egileekiko eta haien eskubideekiko errespetua, eragile guztien arteko komunikazio egokia eta jarduera bizipen positiboa izatea, bai publikoarentzat, bai antolatzaileentzat eta egilearentzat ere.

Euskal Idazleen Elkartea EWC erakundearen bazkidea den aldetik sustatu nahi du gida, gu guztion mesedetako delakoan.

 

Irakur ezazu "Toolkit for a Perfect Author’s Meeting".