LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaio berria!
Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaio berria.
Irratsaioa zuzenean entzungo da Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bederatzietan. Bestela, nahieran izango duzue eskura, hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan.
Astean behin Mikel Antzak idazle bat gonbidatuko du LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaiora, eta lehen saioko gonbidatua Maite Aizpurua antzezlea izango da, zeina berak eta Infinitudrama konpainiak argitara emandako Herrenaren promesa antzerki-liburua eskuetan hartuta hurbilduko baita mikrofonora.
Herrenaren promesa antzerki-liburua eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi beharko du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan Herrenaren promesak.