<p style="text-align: justify;">Liburuaren Nazioarteko Eguna</p>

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Andolin Eguzkitzak idatzitako Hitzak poemaren berba batzuk ekarri nahi ditugu gogora: 

 

Hitzak ditut adreilu bakarrak,

labur eta luzeak,

bihotz handiko eta meharrak,

neure abaroa eraikitzeko beti ere eskura dauzkadan

tresna bakarrak:

Bilbon edo Hamburg-en,

Gasteizen edo Iruñean,

goizaldeko hiruretan itzartzen naizenean

ohean edo

hutsesten zaitudan guztietan.

 

- Mila urte igaro eta, ura bere bidean (1993) SUSA

 

Euskarriak ditugu liburuak, eredu ditugu liburuak, ispilu, bidelagun eskuzabalak eta ukendu magikoak.

Gora literatura!