<p style="text-align: justify;">IV. IRAILEKOAK poesia-jaialdia</p>

IV. IRAILEKOAK poesia-jaialdia

DOLUAREN POESIARI ERREPARATUKO DIO IV. IRAILEKOAK POESIA-JAIALDIAK

Euskaltzaindiak poesiari lotutako jaialdia antolatu du laugarrenez, Itsasuko Herriko Etxearekin elkarlanean eta Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskal Kultur Erakundearen babesarekin.

Irailaren 26an eta 27an izango da aurtengo Irailekoak.

Irailekoak hitzaldi mamitsu batekin estreinatuko da, hain zuzen, Karine Etcheverry irakasle eta soziolinguistaren Minaren oihuez, hitzez eta kantuez mintzaldiarekin (26an izango da, goizeko 10etan, Sanoki aretoan).

Jaialdiaren bitartez, euskal poeten lana hauspotu nahi da. Halaber, beste bazter batzuetako poeten lana partekatzeko aukera ere izaten da. Aurten, Abdul Hadi Sadoun idazle, irakasle eta itzultzaile irakiarra da gonbidatua.