Idazketari bidea emateko
Ekaitz Goienetxea idazlea Hugoenean izango da hamar egunez. Ideiak eta idatzi solteak, ordenatu, eta lan berri bat abiatzeko tartea hartuko du Pasaian.
Miarritzen sortua da Ekaitz, 1982an, eta txikitatik bizi da Bermeon. Erredaktore kreatiboa da: kazetaritzan, publizitatean eta tarteka baita literaturan ere aritua. Gabriel Aresti XXXI ipuin lehiaketan lehen saria eta akzesita jaso zituen aurkeztutako bi ipuinengatik. 2016ko martxotik maiatzera Beste Hitzak literatura egonaldia egin zuen Eslovenian. 2018an lehen eleberria aurkeztu zuen, "Zaldi mamarroa" Elkar argitaletxean. Hemen, aurkezpenari buruzkoak, Uberanen.