<p>Hiru poeta euskaldun&nbsp;<em>QLit</em> 2026ko festibalean</p>

Hiru poeta euskaldun QLit 2026ko festibalean

AELCko lagunek, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin batera, hiru poeta euskaldun gonbidatu dituzte QLit festibalera.

QLit Associació d'Escriptors en Llengua Catalana (AELC) elkarteak antolatutako queer literatura jaialdia da. Aurten urriaren 15ean eta 16an izango da La Bonnen, Bartzelonan.

Oihana Arana, Itxaro Borda eta Angel Erroren errezitaldiak 16an izango dira, arratsaldeko 18:30ean, Ria Dueñas, Biel Mesquida eta Martí Salesekin batera. Musika Anna Pantinaten esku egongo da.

Informazioa osorik: hemen

 

Argazkia: AELC