<p>Gutun Zuria jaialdia Bilbon&nbsp;</p>

Gutun Zuria jaialdia Bilbon 

2026ko otsailaren 24an hasi eta otsailaren 28ra bitartean ospatuko da. 2026ko edizioan, literaturaren eta argitalpenen arloko hogeita hamar bat sortzailek hartuko dute parte eta bertan, idazleek modu anekdotikoan eta lagunarteko giroan landuko dituzte beren sormen-prozesuak.  Aurtengo programaren ardatza izango da literatura eta naturaren, testu eta irudiaren, politika eta kulturaren, klase eta identitatearen, merkatu eta opariaren, hizketa eta entzutearen, solasaldi eta aktibismoaren, mugimendu eta gelditasunaren arteko harremana.  Jaialdiak irauten duen bitartean, Azkuna Zentroan hainbat formatutako jarduerak egiten dira egun osoan zehar. Goizetan, publiko gazteena forma narratibo berriekin elkartzen da. Liburuaren eta ekoizpen editorialaren etorkizunari buruzko eztabaida profesionalerako unea ere bada.  Arratsaldean, idazleekin solasaldiak izaten dira, eta literatur sorkuntza gainerako arte diziplinekin lotzen duten solasaldiak. Jaialdiaren jardunaldi bakoitza amaitzeko, hitz mintzatua, soinu hitza, hitz fisikoa, hitz idatzia eta hitz eszenikoa azaleratzen diren proposamenak egingo dira.  

Ikus, hemen, egitarau zehatza.