Gazte literatura itzultzeko bekaren deialdia martxan
EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, MINABERRI itzulpen-beka antolatu du mentoretza baten bitartez nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko.
Aurten, Jürg Schubiger idazle suitzarraren Als die Welt noch jung war lana izango da itzulgaia.
Itzulpen-proposamenak aurkezteko epea apirilaren 20an amaituko da.
Informazio gehiago, EIZIEren webgunean.