<p style="text-align: justify;">EUSKALTZAINDIAK JARDUNALDI BATEKIN GOGORATUKO DU ATXAGAREN &lsquo;ZIUTATEAZ&rsquo;en 50. URTEURRENA</p>

EUSKALTZAINDIAK JARDUNALDI BATEKIN GOGORATUKO DU ATXAGAREN ‘ZIUTATEAZ’en 50. URTEURRENA

Bernardo Atxagak 1976an argitaratu zuen Ziutateaz liburua. Aurten, lan horren lehen argitalpenaren 50. urteurrenean, Ziutate hartaz izeneko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak.

Azaroaren 13an izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, Bilbo). Goizeko mintegian parte hartuko dute Joseba Sarrionandiak, Irati Majuelok, Mari Jose Olaziregik eta Beñat Sarasolak. Arratsaldean, berriz, irakurraldi musikatua izango da, Bernardo Atxaga, Gari eta Jose Kruz Gurrutxagaren eskutik.

EGITARAUA

Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilboko Plaza Barrian)

  • 10:00etan: Ziutateaz: hiria, herria eta komunismoa (Joseba Sarrionandia)

  • 10:30ean: Ziutate honetaz (Irati Majuelo)

  • 12:00etan: Tiraniaren mapa (Mari Jose Olaziregi)

  • 12:30ean: Indarkeriaren parajeak (Beñat Sarasola)

  • 19:00etan: Ziutateaz: Geografia eta Historia (Bernardo Atxaga, Gari eta J. K. Gurrutxaga)

 

Informazioa osorik: hemen

Argazkia: Euskaltzaindia