Euskadi Literatura Sariak Ixiar Rozasek, Yolanda Arrietak eta Kike Ibañezek jasoko dituzte
Ixiar Rozasek jasoko du Euskarazko Literatura Saria, Narrugorrik eleberriagatik; Yolanda Arrietak Haur eta Gazte Literaturaren saria Zurtz liburuagatik; eta Kike Ibañezek El diablo sobre ruedas lanagatik.
Narrugorrik lanaren inguruan (Consonni), epaimahaikideek “egileak egiten duen literatur esplorazio lana” goraipatu nahi izan dute, “hizkuntzaren bidez adierazteko modu berriak bilatuz eta literatura-generoen artean mugituz”.
Yolanda Arrietak Zurtz lanean (Denonartean) “umezurtztasunaren kontzeptuari ematen dion esanahi zabala eta iradokitzailea” aipatzekoa dela jakinarazi du epaimahaiak: “Eleberriak sentiberatasunez jorratzen ditu hazkundearekin, nortasun propioaren bilaketarekin eta desberdina sentitzearekin lotutako bizipenak”.
Kike Ibañez Fernandez saritu dute Literatura Lanaren Ilustrazioaren modalitatean, Abuenpaso argitaletxeak argitaratutako El diablo sobre ruedas lanagatik.
Epaimahaiak hala esanda, Kike Ibañez Fernandezen lanak (Abuenpaso) “aparteko kalitate artistiko eta narratiboa erakusten du, eta ilustrazioak ez direla testua laguntzera mugatzen azpimarratu du; aitzitik, haren mezua aberasten dute eta irakurlearen esperientzia emozionala indartzen dute”.
Zorionak bihotz-bihotzez!