ERRENTERIA HIRIA IPUIN LEHIAKETA 2026
Errenteriako Ereintza Elkarteak abian jarri du 2026ko Errenteria Hiria ipuin lehiaketa:
- Partaide bakoitzak gehienez 3 ipuin aurkez ditzake.
- Ipuinek ezin dute hiru folio baino gutxiago izan, ezta zortzi baino gehiago ere, Times New Roman 12 letrarekin eta espazio bikoitzean idatzita.
- Ipuinek argitaratu gabeak izan behar dute eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak.
- Ipuinak horrela helaraziko ditu idazleak: ipuinak.ereintza@gmail.com helbidera.
- Originalak jasotzeko epea, 2026eko azaroaren 1ean bukatuko da, eta erabakia abenduaren 19ean publikoki jakinaraziko da.
- Euskaraz idatzitako ipuinentzat, sariak hauek izango dira. Lehen Saria: 800€. 25 urtetik beherako egileen saria: 300€. “Joxan Arbelaiz” Saria, herriko ipuin onenari: 200€
Oinarriak osorik irakurtzeko: hemen