Edizio kontratuetan kontuan izatekoak
AELCk (Kataluniako idazleen elkarteak) edizio kontratu eredu berriak plazaratu ditu, idazleen eta itzultzaileen lan baldintzak hobetzeko asmoz. Funtsezko kontuak jasotzen dituzte, hala nola, adimen artifizialaren erregulazioa, audioliburuetarako eskubideen lagapena edo liburu elektronikoetarako lagapenaren berrikuspena. Kontratu eredua sortzearekin batera erabilera-eskuliburu bat argitaratu dute, klausulak puntuz puntu zehazten dituena.
Informazio zehatza eta eskuliburua eskuragarri, hemen, AELCren webgunean.