Arantxa Iturbek jasoko du Kutxa Fundazioaren Ibilbide Saria
Kutxa Fundazioak, Euskal Editoreen Elkartearekin, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearekin, Galtzagorrirekin eta Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan, 2026ko Ibilbide Saria emango diote Arantxa Iturbe, idazle eta irrati esatariari.
Lau hamarkadako jardun kulturala aitortuko diote azaroaren 19an egingo de ekitaldian, arratsaldeko 19:00etan, Kutxa Fundazioa Kluba aretoan eta Literaktum 2026, Literatura Jaialdiren programazioaren baitan.
Arantxa Iturbek 1980ko hamarkadatik aurrera Euskadi Irratian garatu zuen kazetari-ibilbidearen zati nagusia. Eta euskal literaturan ere ibilbide oparoa egin du: Ezer baino lehen ipuin-bilduma, Lehenago zen berandu, Ai, ama!, Kontu-jaten, Bakarrizketan, Honetara ezkero, Koadernoa zuri...
Zorionak eta eskerrik asko, Arantxa!
Informazioa osorik: hemen
Argazkia: Kutxa Fundazioa