<p>Arabako Foru Aldundiak Ignacio Aldecoa Beka deialdia plazaratu du</p>

Arabako Foru Aldundiak Ignacio Aldecoa Beka deialdia plazaratu du

Euskarazko literatur sorkuntza sustatu asmoz, Ignacio Aldekoa beka aurkeztu du beste behin Arabako Foru Aldundiak, helduentzako ipuin literarioen modalitatean. Deialdian zehazten denez, 16 urtetik gorako edozein pertsonak aurkeztu ahal izango du proiektua, arabarra izan ala ez. Baldintza. Lana, euskaraz idatzia izan beharko da jatorrizkoan. Bekaren irabazleak 12.000 euro jasoko ditu lana garatu ahal izateko, hasieran erdia eta bilduma amaitzean gainerakoa.  2026ko martxoaren 31ra arte egongo da zabalik aurkezteko epea. 10-25 orrialdea arteko ipuina aurkeztu beharko da, originala eta argitaragabea.  Aldundiaren webgunean aurkeztu behar dira lanak, eta bertan dago informazio zehatzagoa.