Abian da 2026ko Mentoretza Literarioaren deialdi berria!
Abian da 2026ko Mentoretza Literarioaren deialdi berria, eta oraingoan ere, literatura genero askotariko proposamenak bidali daitezke, parte hartzaile bakoitzak proposamen bakarra bidali dezakeelarik.
Deialdia aurretiaz obrarik argitatu ez duten parte hartzaileentzat zuzenduta dago, baita obraren bat argitaratuta duenarentzat, baina proposatutako generoan esperientziarik ez duen idazle horrentzat.
Bi dokumentu aurkeztu beharko dira:
1- Plika. Izenburuan erabilitako ez-izena adierazi; eta, dokumentuan bertan, izen abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbaki bat eta helbide elektronikoa zehaztu.
2- Proiektuaren dokumentua. Izenburuan ez-izena jarri eta baita proiektuaren titulua ere. Dokumentuan bertan:
– Proiektuaren izenburua
– Literatura generoa
– Zergatik parte hartu nahi duzun Mentoretza Literarioan
– Labur deskribatu zure proiektua
– Lagina: aurretik idatzitako testu bat izan daiteke, edo lantzen ari zaren testuaren pasarte bat. Gehienez orrialde batekoa.
Entregatzeko azken eguna: 2026ko otsailaren 16a izango da (16a barne)
Lanak bidaltzeko eta zalantzak argitzeko helbidea: komunika@idazleak.eus