2027KO BIKO-TEKAn PARTE HARTZEKO EPEA ZABALIK!
Zabalik da 2027ko urtarrilaren 25etik 29ra Iruñean egingo dugun BIKO-TEKA tailerraren deialdia. Hautagaitzak bidaltzeko azken eguna azaroaren 27a izango da.
BIKO-TEKA Galtzagorri elkarteak Iruñeko Udalarekin batera urtero antolatzen duen narraziogintza eta ilustraziogintza tailerra da. Orotara, 37 orduko tailer praktikoa da eta honen helburua parte hartzen duen bikote bakoitzak album baten proiektua abiatzea da.
XI. edizioa izango da 2027koa eta bikote berria izango du gidari: Iñigo Astizek eta Maite Gurrutxagak osatutakoa, hain zuzen. Haien gidaritzapean, idazle eta ilustratzaile banak osatutako 8 bikotek parte hartuko dute edizio honetan ere.