2026ko R. M. Azkue literatura sarietarako deialdia egin du Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiak antolatzen du R.M. Azkue lehiaketa, BBK Fundazioarekin batera, eta egitasmoaren xede nagusia idazle gazteak literatura mundura erakartzea da.
Bi genero sarituko dira: poesia eta narrazioa, eta 10 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko sariketa da.
Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da.
Helbide honetara bidali behar dira: Euskaltzaindia (Plaza Barria, 15 / 48005 Bilbo, Bizkaia).
Berrikuntza: Euskaltzaindiak, Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan, tutoretza eskainiko die saridun suertatzen diren idazle gazteei, saria jaso ondoko ikasturtean, idazkuntzan trebatzen jarraitzeko.
Informazioa osorik irakurtzeko: hemen