OHITUREN ETA OSPAKIZUNEN EBOLUZIOA
Duela ia urtebete Euskal Idazleen Elkarterako lehen artikulua idatzi nuen. Eta orain bezala, Gabonetara hurbiltzen ari garen honetan -neguko solstizioa-, ospakizunetan eta hauen eboluzioan zentratu nintzen. Orain irakurtzen ari zaren honekin, artikulu sorta hau amaitzen da, azkena izango da. Hilabete hauetan gure gizartean errotuen dauden tradizio eta ospakizunen bilakaerari landu dut, azken finean tradizioak herri baten kulturaren eta nortasunaren zati garrantzitsu bat dira. Urteetan zehar, tradizioak eboluzionatu eta aldatu egin dira belaunaldi bakoitzaren behar eta nahietara egokitzeko.
Euskal Herrian, tradizioak eta ohiturak eguneroko bizitzaren zati oso garrantzitsua dira. Esku pilotan hasi eta hamaiketakoetaraino, tradizio horiek eboluzionatu egin dute denborarekin, egungo euskal gizartearen balioak eta sinesmenak islatzeko. Baina, zer gertatzen da tradizioak aldatzen ez direnean? Tradizioek eboluzionatzen ez badute, garrantzia eta esanahia galtzen dute. Tradizioek gizartean eta inguratzen gaituen munduan gertatzen diren aldaketetara egokitzeko gai izan behar dute. Ez badute egiten, erabat desagertzeko arriskua dute.
Denborarekin eboluzionatu duen tradizio baten adibide bat bertsolaritza da. Tradizio hori bizirik mantendu da euskal gizartean mendeetan zehar, baina eboluzionatu egin du egungo gizartearen balioak eta sinesmenak islatzeko. Gaur egungo bertsolariek genero berdintasuna, iraunkortasuna eta justizia soziala jorratzen dituzte inprobisazioetan. Horrela, tradizioa garrantzitsua eta esanguratsua da gaur egungo euskal gizartearentzat. Bertsolarien arteko lehiaketak masa ekitaldi bihurtu dira azken urteotan, lehen ez bezala. Eboluzio naturala izan da.
Laburbilduz, tradizioak herri baten kulturaren eta nortasunaren zati garrantzitsu bat dira. Baina garrantzitsuak eta esanguratsuak izaten jarrai dezaten, eboluzionatzeko eta inguratzen gaituen gizartean eta munduan gertatzen diren aldaketetara egokitzeko gai izan behar dute.
Hori transmititzen saiatu naiz aurreko artikuluetan. Eta tradizionalenaren eta modernotasunaren arteko lotura hori nabariagoa izan dadin, artikuluaren hasierako zati hau guztia adimen artifizialeko programa bat erabiliz idatzi dut. Eta ez, ez esan konturatu zarenik, ez dizut sinetsiko eta.
Eta aurrerantzean? Uste dut, behin baino gehiagotan azpimarratu dudan bezala, tradizioek eta ospakizunek modu naturalean eboluzionatzen dutela, eta horrela izan behar du. Baina, era berean, garrantzitsua iruditzen zait norbaitek, "kanpotik", aldaketa horiek begiratzea, jasotzea, islatzea... erritu edo ospakizunaren jatorriaren ebidentzia agerian utziz. Hori da antropologoen papera, gizarteetako ikertzaileena. Ni, idazle naizen aldetik, behatzaile bat baino ez naiz, artikulu hauen bidez gure herrian egiten diren ospakizun nagusien jatorria erakusten saiatu dena. Bizirik jarraitzea, garai berrietara egokitzea, desagertzea... belaunaldi berrien araberakoa izango da, ohitura horien erabileraren araberakoa, tradizio horien araberakoa. Argi dagoena zera da: eboluzioak jarraitu egin behar duela. Uste dut ez duela zentzurik iraganeko zerbait mantentzeak, "horrela egin da betidanik" argudiatuz. Izan ere, orduan galdera nabaria da: noiztik da "betidanik"? Ba al zegoen tradizio hori Erdi Aroan? Neolitoan? Tradizioak giza sorkuntzak dira, une jakin batean sortu direnak, "betidanik" existitu ez direnak, ezta gutxiago ere.
Disfruta ditzagun gure ohiturak, gure jaiak… sustraian zer dagoen ezagutuz!!! Aurrera bizitza!!!