Irakurleekin > Eskoletan > Idazleak ikastetxeetan
Zertan datza Idazleak Ikastetxetan?
Liburu bat irakurri eta ondoren idazlea eskolara joango da ikasle eta irakasleekin bere obraz solas egitera. Euskaraz irakurtzea da helburua, prozesua eta ondorioa.
“Idazlearen bisita irakurketa prozesuaren azken ginda da“ Mariasun Landa
Zer egin behar da ekintza aberasgarria izan dadin?
Gakoa: aurrelana. Egindakoaren emaitzaren araberakoa izango da, beti ere. Gure ekintza egun bakarreko oturuntza edo bankete izanik, prestaketa handia eskatzen du eta testuinguruan erabiltzea. Gauzak aurretik prestatu eta lan egitea, ez dugu beste formularik topatu, are gehiago, eginez gero badakigu onuragarria dela.
Ikusi saioak prestatzeko bideo-tutorialak >Maiz egindako galderak:
Behin idazleak saioa egin ostean, irakasleak azkeneko urratsa eman beharko du: balorazio orria bete. Galdetegi honek saioaren inguruko gorabeherak jasotzen ditu, programak modu osasuntsuan aurrera jarrai dezan. Beraz, balorazio orria bete ostean programak@idazleak.eus helbide elektronikora bidali behar da.
Deskargatu balorazio orria