Hasiera > Ikuskizunak eta emanaldiak

Idazleak etxean idazten du, bakardadean, baina batzuetan berak sortutakoa besteekin eta besteen aurrean azaltzeko harra ere izaten du. Hemen dituzu gaur egun martxan dauden ikuskizunak. Horietakoren bat zure herrian ikusi nahi bazenu, klikatu eta jarri harremanetan idazlearekin. Edonola, zerbait konkretua eta berezia baldin badaukazu buruan, edo idazleren batekin solasaldi, hitzaldi eta errezitaldi bat antolatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta geuk egingo dugu bidea!

Tximeletrak airera

Nire Liburuetako hainbat haur-poema kutun harturik, deklamazio berezia egiten dut, ibilbide poetiko bat, nolabait esateko. Espazioan zehar hainbat poema-orri kokatzen ditut eta poema horien aldamenean aipagai diren objekturen bat (ispiluan, kandela, ezpata, …). Poe...

Informazio gehiago

Shane MacGowanen gibela

Shane MacGowan The Pogues taldeko kidearen bizitzaren inguruko ikuskizuna prestatu dute Unai Elorriagak eta Gibelurdiñek musika-taldeak. Literatura, musika, bideoa, poesia, bertsoak… nahasian pertsonaia berezi horren bizitzako gorabeherak xehetuz. Shane MacGowan...

Informazio gehiago

Martxintxok "txo" Galdu zuenetik.

Euskal mitologiako istorio, kondaira eta kontakizun sorginduak. Ibarxola gure herrian ezagutzen dugun Martintxo herriko semeak, mutil koskor zenetik, eta behin Maritxurekin topatu eta juntatuta gero,bere “txo” galduondoren, Martin bilakatu zen egunetik, bizi e...

Informazio gehiago

Mara feat. Milay (ipuin musikatua)

Oharkabean, gutunak postontzira iristen diren modu horretan heldu zaigu guri Milayren eskutitza, Uruguaiko Montevideotik. Haurra zela ezagutu genuen guk Milay, eta, harekin batera, bere aita Didaskó. Eduardo Galeanoren ipuin batean izan zen, eta geroztik, urterik urte...

Informazio gehiago

Zikoinaren hegaldia

Rilke poetak zioenez, pertsonok ez daukagu bizitzeko organo egokirik eta hegan egin nahi luketen arrainak baino ez gara. Beharbada horrexegatik sentitzen dugu guk geuk ere udazkenean norabait abiatzeko eta hegaldatzeko gogoa, gure txokoa utzita, urruti minez menturatzeko prem...

Informazio gehiago

Ezetz Asmatu!

Eduardo Rodriguez marrazkilariak lagunduta egingo dugu saioa. Hasieran ipuin ezberdinak aztertuko ditugu, izenburua, marrazkiak, eta abar. Ondoren, jolas bezala, Eduardok egindako marrazkia ikusita, zein ipuini dagokion asmatu beharko dugu. Behin asmatuta, ipuinkontaketa aurr...

Informazio gehiago

MUXUAK sentikaria

Ainara Maiaren "Muxuak" azken poema-bilduman oinarritutako sentikari literario-musikala-artistikoa da. Marrazki eta ipuin-kontaketa munduan eskarmentu handiko Mattin Martiarenaren akuarelek osatzen dute ikuskizunaren hezurdura; eta akuarela-margoen tarteetan errezit...

Informazio gehiago

ZOOA ZORATU DA!

 "Hau ez da zoo bat!" haurrentzako nire ipuinean oinarritutako kontaketa dibertigarria izaten da, sakonean animaliekiko maitasuna eta ardura sustatu nahi direla. Horretarako baliabide desberdinak erabiltzen ditut, baina, gehien bat, panpinak. 

Informazio gehiago

Hitzen Ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

Literatura eta musikaren arteko elkarreraginetik sortutako kantagintza aztertzea da gure helburua:  Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?  Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan? &#...

Informazio gehiago

Ilargira joateko prest?

“Marikalanbre bizitzaren laborategian” liburuaren egileak zientzia oinarri dituzten kontakizun bitxiak eta barregarriak esperimentuekin nahasten ditu, haurren jakin-mina pizteko eta ondo pasatzeko helburuarekin. Esperimentu guztiak gero haurrek berek egiteko moduk...

Informazio gehiago