Tximeletrak airera
Nire Liburuetako hainbat haur-poema kutun harturik, deklamazio berezia egiten dut, ibilbide poetiko bat, nolabait esateko. Espazioan zehar hainbat poema-orri kokatzen ditut eta poema horien aldamenean aipagai diren objekturen bat (ispiluan, kandela, ezpata, …).
Poematik poemara mugituko naiz atondutako espazio horretan zehar, eta deklamazioan objektuak erabiliko. Ikuskizunaren atal batean, ikus-entzuleek parte aktiboa hartuko dute, poema batzuetan, lagun izango baititut. Bukaeran, ni dinamizatzaile nagusia naizela, denon artean poema bat musikatu eta kantatu egingo dugu. Eta instrumentuekin jantzi. Beraz, poesia entzun, poesiarekin jolastu eta poesia kantatu egingo dugu.
Bazkidea(k):
Xabier Olaso
Ekitaldi mota:
Deklamazioa (Haur poesia)
Hizkuntza:
Euskara
Iraupena:
Ordubete
Iraupena:
Ordubete
Estreinaldiaren data:
0000-00-00
Areto mota:
Areto txikia
Nori zuzendua:
3 urtetik 7 urtera bitarteko neska-mutikoei, ezinbestean gurasoekin lagunduta / 8-12 urtera bitarteko neska-mutikoei / Haur poesiarekin gozatu nahi duten guraso eta pertsona nagusiei/
Zenbatentzat egokitua:
10-50 pertsona artean
Produkzio beharrak:
Saioak eskatu
Mahaia, mikroa, argiztapena, audioa, montaia eta atrila.