REC
REC, laburdura bat, balioanitza, gailu elektronikoetan bideoa edo audioa grabatzeko APPa edo tekla adierazten duena, besteak beste.
Emanaldian zehar, Miren Agur Meabek eta Ibon RGk memoria poetiko baten grabazioa antzeratuko dute, idazleak 2000-2025 urteak bitartean egindako lanaren sintesi posibleetako bat.
Meabek bere ibilbidean nabarmendu diren gaiak eta poema esanguratsuak sailkatu ahala, Ibon RGk kantu bihurtutakoak ere izango dira entzungai, bere estilo esperimentalaren bidez.
Testuak, hotsak, ahotsa, irudiak eta musika uztartuz, hainbat item jorratuko dituzte, hala nola identitatea, habitatak, gorputza, genealogiak, idazkuntza, kontzientzia, kodeak edota kredoak.
Bi ahotsen topaldia eta kontrapuntua, hotsezko paisaia aldakor batean, memoria poetiko bati eusteko ahaleginean.
Audioa:
1 - Diadema mikro bat MIREN AGUR
2 - Diadema mikro bat IBON
3 - Mikro eta hanka ttunttunarentzat eta beste tresnetarako
4 – Nahasketa-mahaia anplifikatzeko bi kanal
Barruan geure burua entzuteko bozgorailu bana.
Bideoa:
Pantaila eta mahaitik bideoa proiektatzeko modua (beste PC bat?)
Argiztapena:
Mahaiko argi bi (flexoak izan daiteke)
Atrezzoa:
Bi mahai, arruntak, 1,5 m zabal
4 aulki (bi mahai atzean egoteko, bi aurrean esertzeko)