Itsas hariak

Itsas hariak

Itsas hariak emanaldiak poesia, musika eta irudia uztartzen ditu. Itsasoa ardatz hartuta, bidaia poetiko bat planteatzen du musikaren laguntzarekin, kostalde eta itsas eremu ezberdinak jorratuz. Itsasoa ez da bakarrik paisaia bat, entzulearekin hitz egiten duen ahots bat ere bada, tradizio literario handia duena. Bere musika eta doinu propioa du, beti ezberdina, eta, hala ere, beti berdintsua. Imanol Larrinaga margolariaren irudiek apainduko dute bidaia hori, era horretan hiru diziplina artistikoren arteko elkarrizketa bilatuz: poesia, musika eta margolaritza.

Bazkidea(k): Aritz Gorrotxategi
Ekitaldi mota: Poesia errezitaldia
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 60 minutu
Iraupena: 60 minutu
Estreinaldiaren data: 2023-03-22
Produkzio beharrak:

-Bi atril

-Aulkiak.

-Pantaila bat eta pantaila horretan irudiak proiektatzeko aukera (ordenagailu bidez)

-Bat edo bi mikro.

Saioak eskatu