Hitzen Ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?
Literatura eta musikaren arteko elkarreraginetik sortutako kantagintza aztertzea da gure helburua: Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria? Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan? Zein alde dago Historia liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean? Zein zen kantaren funtzio soziala XX. mendean? Eta gaur egun? Galdera horiei guztiei saioan parte hartuko dugunon artean erantzuten ahaleginduko gara. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko ditugu, baita zuzenean kantatuko ere.
Internet sarbidea, pantaila eta proiektorea.