HItzak hots
Emanaldiaren izenburuak poesiaren eta musikaren arteko uztarketa adierazten du. Honako hauek biltzen ditu: Sarreran eta erdi partean, Anjel Lertxundiren hausnarketa hainbat alderdiri buruz: poesiaren musikaltasuna, emakumeek ustez idatzitako letren eskasia, eta abar. Jarraian, Antton Valverderen zortzi kanta berri, bost euskal emakume poetaren testuetan oinarrituta: Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia, Tere Irastortza, Jule Goikoetxea eta Miren Agur Meabe. Anttonek interpretaturiko kantu bakoitzari, Miren Agur Meabek erantzuten dio hainbat testu propio irakurriz, beste poeten testuekin izandako elkarrizketaren emaitza.
— Yamaha C-3 pianoa edo antzekoa, ondo afinatua
— Mikrofonoak: 1 pianorako eta Anttonen ahotserako; 2 inalanbriko (Anjel eta Miren Agur)
— Atrila eta taburetea erdian
— Bi besaulki edo jarleku albo batean
— Pianorako banketa
Oharra: Pantailan proiekta daitezke abestien hitzak, publikoak irakurtzeko. Kasu horretan, garaiz emango genuke dokumentua.