Ezetz Asmatu!

Ezetz Asmatu!

Eduardo Rodriguez marrazkilariak lagunduta egingo dugu saioa. Hasieran ipuin ezberdinak aztertuko ditugu, izenburua, marrazkiak, eta abar. Ondoren, jolas bezala, Eduardok egindako marrazkia ikusita, zein ipuini dagokion asmatu beharko dugu. Behin asmatuta, ipuinkontaketa aurrera eramango da. Marrazkiak egiten dituen bitartean musika tresna ezberdinekin gozatzeko aukera izango dugu (alboka, gitarra…) Bukatzeko tailerren bat egiteko aukera eskaintzen dugu.

 

Beste kontaketa batzuk:

Ikusi al duzu ilargia?

 Ilargiaren inguruan dauden ipuin ezberdinak aztertuko ditugu. Horietako batzuk kontatu eta “ Nola dastatu ilargia?” ipuina omenduz modu berezi batean kontatuko dugu.

  Ipuin bat eta bestearen artean Eduardo Rodriguezen marrazkiekin gozatzeko aukera izango dugu.

  Ipuinkontaketa bukatzeko sorpresa berezi bat daramagu.

  Marrazkiak egiten dituen bitartean musika tresna ezberdinekin gozatzeko aukera izango dugu (alboka, gitarra…)

  Bukatzeko tailerren bat egiteko aukera eskaintzen dugu.

Marixaren baserria

   Guk argitaratutako ipuinak kontatzen ditugu, espazioa baserri bat bezala girotuz eta marrazkilariaren laguntzaz. Ipuinkontaketa bitartean musika tresnaren bat (Alboka…) entzuteko parada izango dugu.

   Bukatzeko tailerren bat antolatzeko aukera eskaintzen dugu.

Munstro artean

ILUNPEAREN SEKRETUA ipuina ardatz moduan hartuta, gai hori lantzen duten beste ipuin batzuk ere landuko ditugu. Ipuinkontaketa bitartean musika tresnaren bat (Alboka…) entzuteko parada izango dugu.

   Bukatzeko tailerren bat antolatzeko aukera eskaintzen dugu.

 

 

 

Bazkidea(k): Eneko Etxegarai
Ekitaldi mota: Ipuin kontaketak musikatua marrazkilariarekin
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 45-60 minutu
Iraupena: 45-60 minutu
Estreinaldiaren data: 0000-00-00
Areto mota: Liburutegi, eskola...
Nori zuzendua: 2-10 urtko haurrerantzat
Zenbatentzat egokitua: 40 inguru (aretoaren araberakoa)
Saioak eskatu