Elurra
Nonbaiten elurra egiten duen bitartean, Elurra ari duen kantak eta poemak bilatu ditugu. Izan ere, poemek eta kantek elurraren albo-ondorio berberak dituzte: aztoratzen gaituzte, oztopo dira zenbaitetan, gaixotu gaitzakete, baina, horretaz gain, edo horren gainetik, gure gorputzaren atalak sentiarazteko balio digute. Denborari neurria hartzeko balio digute. Ikuskizun honetan hotza eta nostalgia sentituko ditugu batera. Ikasiko dugu nola ibiltzen den elurraren gainean. Elurra, basamortua edo itsasoa bezala, begira dagoenaren ispilu bihurtzen dela esango genuke. Horregatik kanpoko elurra urtu edo izoztu aurretik, bizi izan dugun guztia idatziz utzi nai izan dugu, eta publikoari oparitu elurra iristen ez den lekuetan partekatzeko.
Rider teknikoa osatua